Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/06 03:39:31.173 GMT+2

Edanda gaudenean

Hilabetroko lehen ostiraleko afaria izan dut kuadrilarekin.Ez da aparteko ezer gertatu baina alkar hain gutxi ikusten dugunez,ezer gutxi behar da gau polita izan dela baieztatzeko. Eta mila parranda egindakoa naiz baina orain blogari eta tabernari naizenez,idazteko gaia aurkitzea erraza da baldin eta horretarako gogorik bada.

Etxera nentorrela otu zaidan gaia izan da,eta etxera etortze hau zaildu eta era berean erraztu didan lagun baten portaerak bultzatakoa erabat.Gaia ezta mozkortuta gaudenean hartzen diren portarera anitzen bilduma txiki bat baizik.Batzuek,gaur tokatu zaidan lagunak kasu,edanda daudenean,ingurunean topatzen duten lagunezagun guztiak gonbidatzeko joera dute,beti ere bakarrik doazenean.Hator,Braulio!Wazenmak trago bat hartzera horra!.Eta sartzen zara berarekin,ohiko ez duzun taberna batera,eta tragoa eskatu eta bi minutura bakarrik aurkitzen zara berak beste ezagun batzuekin topo egin eta zutaz erabat ahaztuta berriketan hasi delako etengabe.

Beste batzuk,sanmigela eskuan eta beste eskua poltsikoan sartuta,zuri hizketan baina radarra taberna osoan zehar zabalduta dabiltzala,eroso sentitzen dira baldin eta barraren kontra badaude.Dantzarako gerria barra bera baino gogorrago dute.

Beste arraza bat dira dantza egiten dutenak.Ustezko postura sexyak jarriz eta erretzaile ez direla agerian uzten duten kalada modukoak emanez porrotxo edo zigarrotxoari.Puru txikiarenak,barraren aurrekoak izaten dira.

Oso gutxi geratzen direnak,belarrijaleak dira.Alegia,herriko neskekin ausartzen ez eta kanpoko neska taldeetan burua sartzen duten putreak,ea erortzear dagoen inor ba ote dabilen.Muslari hitzetan,enbidoa bati bota baina edonorren ordagoa onartzeko prest daudenak.

Badaude gehiago ere noski,batzuk zein baino zein arraroagoak.Lagun baten erronda onartu,eta beste batena hitzegitera joandakoan,etxera blog bateko artikulu bat idaztera ihesten direnak.Txakur berdeak baino arraroagoak.

Ez naiz ene ustez oso oker ibili sailkatze honetan.Dena den,ez naiz ausartu egoera horretan,edanda alegia,dabiltzan emakumeen portareak aztertzera.Hoiek bestela ere ulertzen eta aztertzen nahikoa zailak badira eta!!

Nork: joseba.2006/05/06 03:39:31.173 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba ausartu ausartu! Honen laurden mundiala ateratzen bazaizu, mereziko du.

Ni sanmigela eskuan duen hoietakoa naiz, bi erradar piztuta beti.

Nork: Patxi.2006/05/09 09:20:56.364 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak