Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/04/27 00:24:25.886 GMT+2

Azken txanpa

Tira.Zera esan nahi nuen.Ez dakit nola hasi ere.

Oporretan nago.Hamar egun hartu ditut eta bakarra geratzen zait gozatzeko,nahiz eta berau ere ateak itxita tabernan igaroko dudan prestaketetan.Hiru egun egin ditut Pirineotan.Mendi irteera pare bat,fisikoki zein gaizki nagoen frogarik behar banu edo haien bila.Gozatu egin ditut dena den egunok.Eguraldi zoragarria eta oso jende gutxi.Bikain.

Azken txanpa.Urrian taberna uztera noa,eta tabernarekin batera tabernari lana,eta tabernari lanarekin batera,blog hau.Badakit aspaldian oso pobre dagoela.Erreta nabil eta blogak ez du errurik baina bertan ondo islatzen da nere desanimoa.Halere,eta liga amaitzeko falta diren lau jardunaldiak pasatakoan,porraren atala ezabatu eta burubelarri beste kontu batzuetan sartzeko asmotan nabil,gogoz gainera.Izan ere,su artifizialen saio kaxkar bat ondo salbatu bait daiteke azken traka on batekin.Hala pentsatzen dut nik bederen.Udak nahikoa denbora lapurtuko dit baina zer kontatua ere neguak baino gehiago eskeiniko dit noski.Horretan nago behintzat.Hala bedi.

Eta gero zer.Ezta ideiarik ere.Zenbait aukera baditut eskuartean eta egun bakoitzean beste ezberdin bati deritzot egokien,edo tentagarrien behintzat.Lehenik eta behin bidaiatxo bat,edo txikitasunak kendu eta bidaia bat.Izan litezke hamabost egun edo izan litezke sei hilabete.Haize berriak nahi ditut garunean,eta ez derrigor aurreko aztarnak ezabatzeko.Ondo dago nondik ibili naizen jakitea.

Eta gero zer.Badut ideia txiki bat.Lanera,zer erremedio!Ez diot ezertxori muzin egiten ostalaritzari ezik.Noski,karrerarik gabe ezin sartuko naiz abokatu,baina egongo dira piezak falta diren tailerrak eta adreilu eske dabiltzan ofizialak.

Eta ni neroni.Kirolari ekiteko gogoz nabil.Aske izango naiz orduan korrika apur bat egiteko.Baditut beste afizio batzuk ere eta barraren atzetik ibiltzeari utziko diodanez aspaldian lehor dagoen xirimiria bustitzeari ekingo diot.

Besterik gabe,izan ongi.Eongo gatxik!

Nork: joseba.2006/04/27 00:24:25.886 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak