Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/06 19:39:31.414 GMT+2

pintxoak eta martxa

Nik gogoan dudanetik behintzat,Zarauzko Pilar plaza pintxoak berezitasun dituzten taberna gunea da.Izenik eman gabe ere badakigu,zarauztarrok bederen,zein taberna konkretuk bultzatu zuen pintxo mundua gune horretan,ehundaka pintxo zaborretara botatzearen truke.Eta hilda zegoen gune bati bizia eman omen zion,eta horri esker altxa omen ziren inguurko tabernak ere.Berak ere badaki hori guztion kalterako.Baina hori gutxi ez eta modako guneak etekin orduak luzatzeko aukera ere sortu zitzaion nonbait,afalostean argiak bajatu eta musika igoz.Gu ezezik beste gazte askok han hasten genuen parrandaren lehenengo fasea.Moda kontua.Uste dut nire belaunaldia izan zela ohitura hori mantentzen zuten azkenetakoa.

Arratsalde eta eguerdi partean giroa pil-pilean egoten da plazatxo inguru horretan,Musika Plazan bezelaxe,eta gaueko kontuak errepideaz bestaldera mugatu dira.Ez dakit gaueko kontu horien beherakada berez etorri den edo,nik uste dudan bezala,taberna bat edo bestek pintxo eta jakiei buruzko apustua egin dutela bete-betean.Horretan espezializatu direla,alegia,eta ez dutela ezer jakin nahi afalosteko aukerez.

Niri ere tokatu izan zait,eta tokatzen zait tarteka,gaueko amabietatik aurrera tabernara sartu eta martxa eskatzen didanik.Ea Bisbal badudan.Ezetz ba,Bisbalik ez dudala,ezta edukiko ere.Eta ezin ordutan ixten dudan,eta ahal dudanean erantzuten dut nik.Ez natzaio azaltzen hasiko ez dudala gogorik jakiteko,pintxo,razio,plater eta otartekoek suposatzen didaten buruhausteez gain,uneoro zein sasiabesti dabiltzan Euskadi Gaztean eta Los 40 Principalesen. Beraz,erabaki dudala martxa kontuak beste batzuentzat uztea.

Hala ere ez dira erabaki errazak izaten batzuetan.Izan ere gero goiz ixten dudala entzutea tokatzen zait,oso gustoko ez dudan tonu batean gainera,ez baitakite bere goiz horretaraino dozena bat ordu joan zaizkidala lanean.Azken hau ez da nere kexu pertsonal bat,nahiko orokorra baizik. Enfin,Serafin.

Nork: joseba.2006/06/06 19:39:31.414 GMT+2
Etiketak: trago luze eta motzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/29 17:10:29.266 GMT+2

Rodolfo

Zerbitzari berria dut tabernan.Azkenaldian Cibeleseko pasarela dirudi nere barrak.Azaldu,barran itzuli batzuk eman bere dohaiak erakutsiz eta adio,banoa hemendik.Rodolfo du izena eta argentinarra da,ezin zuen bestela izan.Garai batean bai,gazte asko izaten ginen bertakoak udara tabernan lanean pasatzen genuenak baina orain bertako inork ez du nahi tabernan lanik egin.Ez diot gai horri helduko orain berak bakarrik artikulu bat merezi du eta.

Inoiz tabernan jardun gabea da Rodolfo,ez bere herrialdean,ez hemen.Bi aste soil daramatza hemen eta bere emaztearekin etorri da uda lanean pasatzeko intentzioz.Gero,urria partean,Argentinara itzultzeko asmotan dira.Izan ere,zortzi urteko seme bat dute han Rodolforen amarenean utzita.

Pereza handia ematen du norbaiti zerotik erakutsi beharrak,baina ziur nago askoz hobea dela ustezko jakitun bat hartzea baino,ez dakien hori lanerako gogoz etortzen bada noski.Nere kasuan,bete-betean asmatu dut.Hori bai,nola hasi ez nekiela ibili nintzen.

Hasteko,txikiteoaren nondik norakoak erakutsi behar nizkion.Azaldu ardo burrukalariaren zergatiak,azaldu ardo berezi motak,txuri,gorri eta beltz aukerak.Azaldu bakoitzari berez dagozkion tenperatura eta erabili beharreko edalontziak.Azaldu mota bakoitzean dauden marka ezberdinak eta bide batez,garbi utzi zein interesatzen zaidan saltzea marka konkreturik eskatzen ez bada.Arrazoia,garbi.Azaldu behar izan nion txakolinaren goitik zerbitzatzeko ohitura oker hori,esanez ez dela berez horrela zerbitzatzen nahiz eta denok horrela zerbitzatzen dugun.Irakatsi behar nizkion freskagarri aukera guztiak,berdin zuku,batido,bitter eta abarrak.Guzti horri gehitu behar zitzaion bakoitzaren salneurria ere.Eta zailena,nahi nuela guzti hori ordu erdian ikas zezan.Kafe,kopa eta puru aukera anitzak bigarren saio baterako utzi nituen.Bada,bejondeiola Rodolfori,ez baitu nere pazientzia erreserbetatik tira.

Eta zergatik ez ba dakien bat hartu? Arrazoiak bi:bat,ez dagoelako aukerarik.Edo beste era batera esanda,zerbitzariak berak direlako orain lan aukera handia dutenak.Eta zerbitzari espabilatuek ondo dakite hori eta majo aprobetxatzen dira.Etorriko zaie buelta.Bigarren arrazoia,jakitun asko ustezko jakitun direlako.Ez dutelako ulertzen barra bakoitza mundu bat dela eta egokitu egin behar dutela barra berrira beste tabernatako bizio eta deje txarrak utziz.Futbol talde batekin konparatu ohi dut egoera.Denek dakite ostikadak ematen baloiari,baina ikasi behar dutena da talde berriko entrenatzaileak jartzen dion sistemara egokitzen.Ikasi behar du ere beste dohai batzuk lantzen.Ez da tabernari Ronaldinhorik talde osoa berari egokitzekorik.Uste dut nahikoa garbi azaldu dudala.

Eta zergatik Rodolfo eta ez beste mutil gazte bat?Ba,Rodolfok 39 urte dituelako eta ez 24.Rodolfok emaztea eta zortzi urteko seme bat dituelako.Ez delako erretzailea,kontuan hartzekoa hori ere gaur egun.Eta Rodolfo argentinarra delako eta ez brasildarra,eta futbolzalea delako eta munduko txapelketa bat dugulako muturren aurrean.Eta ni,Euskadik parte hartzearen ezintasunagatik,Argentinazalea naizelako.Besteak,gorrizko horiek,gustora nintzateke etxera lehenengoan joango balira.

Nork: joseba.2006/05/29 17:10:29.266 GMT+2
Etiketak: txikiteoan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/22 14:03:21.709 GMT+2

Amaitu da Liga

Beno,amaitu da liga eta amaitu da porra ere.Azken jardunaldiak ez du aldaketa handiegirik eragin eta erabakigarri izan zitekeen Athletic-en eta Bartzelonaren arteko leihak ere ez du ezertarako balio izan.Azkenean,Pedro porrako garaile eta Fernanek bigarren postuarekin konformatu behar izan du.Ni ere konformatuko nintzateke hark eramandako **875 euroekin!!.Pedrok,1180 €** irabazi ditu,maiatzeko soldata extra.Kaltetuena Sergio izan da,sariak ematen dituen bostgarren postutik hamar puntu exkasera gelditu baita.Animo Sergio eta animatu hadi munduko txapelketarako antolatu diaten porrara,ea arantza ateratzeko balio diken.

Kontuak kontu, Honela geratzen da azken sailkapena .

Bide batez,munduko futbol txapelketarako antolatu dudan porrara gonbidatu nahi zaituztet guztiok.Hau hiru aste eskaseko porra izango da eta puntuaketak eguneratzen lanak izango ditut,egunero baitaude partidak.Izen ematea abian da jadanik eta partehartzeak 50 euro balio du .Ligan erabili dugun antzerako sistema batean oinarritzen da,emaitzak asmatzearen eta asmatutakoen arabera puntuatzearen sisteman,alegia. Fitxategi bat prestatu dut ligaxka faserako eta hori bete behar da lehenik.Nahi duenak dena batera eta nahi duenak pixkanaka,beti ere partida bakoitza jokatzen hasi aurretik azken kasua horretan.

Tira ba,besterik gabe,animoo!!!

Nork: joseba.2006/05/22 14:03:21.709 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/05/08 16:28:25.563 GMT+2

Azkena

Beno,iritsi gara azken jardunaldira eta Sevilla eta Bartzelonaren arteko leiha hor zintzilik badago ere,jardunaldi honek erabakiko du aurtengo porraren irabazlea.Eta Athletic eta Bartzelonaren arteko ehun puntuko partida horretan ez badute asmatzen atzekoek,porra Pedro eta Fernanen arteko kontua da.Beraz,emozioa azken unerarte.Ea zer gerttazen den.

Honela geratzen da sailkapena

Egin azken jardunaldiari dagokion porra

Porrari amaiera ohartxo batekin eman nahi nioke.Urrian taberna uztekoa banaiz ere,jakin beza parte hartu nahi duen orok,porra antolatzeko asmoa badugula Enokek eta nik.Horretarako beste tabernaren batekin hitzegin behar dugu.Beraz,animo!!!

Nork: joseba.2006/05/08 16:28:25.563 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/06 03:39:31.173 GMT+2

Edanda gaudenean

Hilabetroko lehen ostiraleko afaria izan dut kuadrilarekin.Ez da aparteko ezer gertatu baina alkar hain gutxi ikusten dugunez,ezer gutxi behar da gau polita izan dela baieztatzeko. Eta mila parranda egindakoa naiz baina orain blogari eta tabernari naizenez,idazteko gaia aurkitzea erraza da baldin eta horretarako gogorik bada.

Etxera nentorrela otu zaidan gaia izan da,eta etxera etortze hau zaildu eta era berean erraztu didan lagun baten portaerak bultzatakoa erabat.Gaia ezta mozkortuta gaudenean hartzen diren portarera anitzen bilduma txiki bat baizik.Batzuek,gaur tokatu zaidan lagunak kasu,edanda daudenean,ingurunean topatzen duten lagunezagun guztiak gonbidatzeko joera dute,beti ere bakarrik doazenean.Hator,Braulio!Wazenmak trago bat hartzera horra!.Eta sartzen zara berarekin,ohiko ez duzun taberna batera,eta tragoa eskatu eta bi minutura bakarrik aurkitzen zara berak beste ezagun batzuekin topo egin eta zutaz erabat ahaztuta berriketan hasi delako etengabe.

Beste batzuk,sanmigela eskuan eta beste eskua poltsikoan sartuta,zuri hizketan baina radarra taberna osoan zehar zabalduta dabiltzala,eroso sentitzen dira baldin eta barraren kontra badaude.Dantzarako gerria barra bera baino gogorrago dute.

Beste arraza bat dira dantza egiten dutenak.Ustezko postura sexyak jarriz eta erretzaile ez direla agerian uzten duten kalada modukoak emanez porrotxo edo zigarrotxoari.Puru txikiarenak,barraren aurrekoak izaten dira.

Oso gutxi geratzen direnak,belarrijaleak dira.Alegia,herriko neskekin ausartzen ez eta kanpoko neska taldeetan burua sartzen duten putreak,ea erortzear dagoen inor ba ote dabilen.Muslari hitzetan,enbidoa bati bota baina edonorren ordagoa onartzeko prest daudenak.

Badaude gehiago ere noski,batzuk zein baino zein arraroagoak.Lagun baten erronda onartu,eta beste batena hitzegitera joandakoan,etxera blog bateko artikulu bat idaztera ihesten direnak.Txakur berdeak baino arraroagoak.

Ez naiz ene ustez oso oker ibili sailkatze honetan.Dena den,ez naiz ausartu egoera horretan,edanda alegia,dabiltzan emakumeen portareak aztertzera.Hoiek bestela ere ulertzen eta aztertzen nahikoa zailak badira eta!!

Nork: joseba.2006/05/06 03:39:31.173 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/05/05 18:44:38.096 GMT+2

Akabo!!

Sarien eremuan sartzeko ehun puntu berreskuratu behar nituen eta arrikskatu egin dut.Kale edo bale,kale!Datorren urtean beharko.Eskerrak ligan zehar ardo botila batzuk irabazi ditudala penak itotzeko.Bestalde,badirudi Pedrok lehen postua ziurtatu nahi duela leheinbailehen.Zorian da.

Honela geratzen da sailkapena momentuz

Egin hurrengo jardunaldiari dagokion porra

Nork: joseba.2006/05/05 18:44:38.096 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/02 13:41:41.730 GMT+2

Azken hilabetean sartu gara

Jokatu da beste jardunaldi bat.Enokek salto bikaina eman du bigarren posturaino eta Pedrok lidertza sendotu du,ederki asko gainera.Eta gutxi balitz,apirilari dagozkion 90 euroak poltsikoratu ditu,honenbestez 180 euro gehi ardo botila batzuk pilatuz.Eta porra eramateko aukera dezente dituenez,denboraldi majoa burutzeko zorian da.Aldeketa gutxi egon dira bestela sailkapenean.

Bihar,maiatzak 3,ligako azkenhirugarren jardunaldia jokatzen da,beraz,bizkor ibili porra betetzerako garaian.

Izan ongi.

Honela geratzen da sailkapena momentuz

Egin hurrengo jardunaldiari dagokion porra

Nork: joseba.2006/05/02 13:41:41.730 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/27 00:24:25.886 GMT+2

Azken txanpa

Tira.Zera esan nahi nuen.Ez dakit nola hasi ere.

Oporretan nago.Hamar egun hartu ditut eta bakarra geratzen zait gozatzeko,nahiz eta berau ere ateak itxita tabernan igaroko dudan prestaketetan.Hiru egun egin ditut Pirineotan.Mendi irteera pare bat,fisikoki zein gaizki nagoen frogarik behar banu edo haien bila.Gozatu egin ditut dena den egunok.Eguraldi zoragarria eta oso jende gutxi.Bikain.

Azken txanpa.Urrian taberna uztera noa,eta tabernarekin batera tabernari lana,eta tabernari lanarekin batera,blog hau.Badakit aspaldian oso pobre dagoela.Erreta nabil eta blogak ez du errurik baina bertan ondo islatzen da nere desanimoa.Halere,eta liga amaitzeko falta diren lau jardunaldiak pasatakoan,porraren atala ezabatu eta burubelarri beste kontu batzuetan sartzeko asmotan nabil,gogoz gainera.Izan ere,su artifizialen saio kaxkar bat ondo salbatu bait daiteke azken traka on batekin.Hala pentsatzen dut nik bederen.Udak nahikoa denbora lapurtuko dit baina zer kontatua ere neguak baino gehiago eskeiniko dit noski.Horretan nago behintzat.Hala bedi.

Eta gero zer.Ezta ideiarik ere.Zenbait aukera baditut eskuartean eta egun bakoitzean beste ezberdin bati deritzot egokien,edo tentagarrien behintzat.Lehenik eta behin bidaiatxo bat,edo txikitasunak kendu eta bidaia bat.Izan litezke hamabost egun edo izan litezke sei hilabete.Haize berriak nahi ditut garunean,eta ez derrigor aurreko aztarnak ezabatzeko.Ondo dago nondik ibili naizen jakitea.

Eta gero zer.Badut ideia txiki bat.Lanera,zer erremedio!Ez diot ezertxori muzin egiten ostalaritzari ezik.Noski,karrerarik gabe ezin sartuko naiz abokatu,baina egongo dira piezak falta diren tailerrak eta adreilu eske dabiltzan ofizialak.

Eta ni neroni.Kirolari ekiteko gogoz nabil.Aske izango naiz orduan korrika apur bat egiteko.Baditut beste afizio batzuk ere eta barraren atzetik ibiltzeari utziko diodanez aspaldian lehor dagoen xirimiria bustitzeari ekingo diot.

Besterik gabe,izan ongi.Eongo gatxik!

Nork: joseba.2006/04/27 00:24:25.886 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/24 14:44:32.454 GMT+2

Erabakitzeke

Sevillako euriteak erabakitzeke utzi ditu bai jardunaldia,eta baita horren ondorioz,gure futboleko porra ere.Aurreko liga txapelketan ere gertatu zitzaigun halakorik,eta orduan egin genuen gisan,jada jokatu diren partiden puntuak gehitu eta atzeratutako partidari dagozkion puntuen zai geratzen da sailkapena.Beraz,momentuz,jardunaldi honek ez du irabazlerik.

Honela geratzen da sailkapena momentuz

Egin hurrengo jardunaldiari dagokion porra

Nork: joseba.2006/04/24 14:44:32.454 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/17 17:59:24.013 GMT+2

jardunaldi lasaia

Bost jardunaldi bakarrik falta dira eta dena erabakitzeke dago artean.Emaitzak asmatzeak suposatzen duten gorakada horiek erabakiko dituzte sarituak.Jardunaldi honetan ez da ezer berezirik pasa,hainbat astetan lidertzaren jabe izan zen Axpixuren beheradaka baieztatu ezezik.Maratoietan erbi lanak egiten dituzten beltzak datozkit gogora!

Sailkapena ikusi

bete porra

Nork: joseba.2006/04/17 17:59:24.013 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak