Ostiralean, martxoak 16, gaueko 22:30ean hasita Debagunek (debagoinako euskara elkarteen elkargoak) antolatuta umore gaua izan zen Bergarako Pol-Pol tabernan.
Umore gauaren barnean Gillermo Segurola txiste kontalaria, Jon Plazaolaren bakarrizketak, KNK Aretxabaletako antzeki taldearen emanaldia eta lehiaketa izan genituen. Lehiaketa Oreretako parte hartzaile bakarrak irabazi zuen.
Pol-Pol taberna jendez gainezka egon zen eta giro ezin hobea sortu zen. Jendeak ondo pasa eta barre egiteko aukera ederra izan zuen. 
Idatzi artikulu bat