Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/09/05 18:28:09.748 GMT+2

PLAZA DANTZEN IKASTAROA URRITIK EKAINERA

Jardun euskara elkarteak antolatu duen PLAZA DANTZEN IKASTAROaren berri eman nahi dizuegu.

Plazako dantzak (irailaren 27tik ekainaren 12ra bitartean)

        Eguna: asteartetan

        Ordua:

18:30etatik 20:00etara HASTAPENA

                        18:30etatik 20:00etara 2. MAILA

                          20:00etatik 21:30etara 3. MAILA

        Tokia: Bergarako Gaztelekuan   

           Ikastaroa irailaren 27an (asteartea) hasiko da.

         Izen ematea irailaren 1etik aurrera Jardun Euskara Elkartean (Kultur etxea), jardunkultura@topagunea.com e-postan zein 943763661 zenbakian eman daiteke.

         Ikastaroaren prezioa 16 €/hilean da. Jarduneko bazkide izanez gero 14 € / hilean.

            Beste urte batzuetan ere eman izan da ikastaro hau eta arrakasta handia izan du.   

          Bestalde, Bergarako Udalak Irailaren 11rako, AIKO taldearen fandango tailerra antolatu du Zabalotegi aretoan. Hau, dantzazaleentzako tailerra izango da, fandangoaz gehiago jakiteko. Sarrera: Doan

Honen harira, Bergarako udalak ere urritik abendura, hileko 2. igandeetan "Herrixa dantzan" antolatu du Zabalotegi aretoan. Hau, dantzazaleentzako dantza gidatuak dira Patxi Montero irakaslearen eskutik.Sarrera: Doan

    Urriak 9, igandea

    Azaroak 13, igandea

    Abenduak 11, igandea

        18:00 batez ere haur eta gurasoek elkarrekin egiteko         dantzak
        19:00 batez ere helduentzako dantzak

Besterik gabe, mila esker eta jaso ezazue gure agurrik beroena.

 

 

Nork: jardun.2011/09/05 18:28:09.748 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak