Abenduaren 29an Pantxoa eta Peio izan genituen gurean. Jam aretoan izan zen eta 300 lagun gerturatu ziren iparraldeko abeslariak ikustera. 2 ordu inguruko kontzertua eskaini zuten eta bertan disko berriko abestiez gain, klasikoak diren euren abestiak ere jo zituzten, hala nola, Bai euskarari, Lepoan hartu eta segi aurrera, Itziarren semea...
Jende heldua gerturatu zen gehienbat kontzertura, abeslarien garaikideak, euren bizipenak eta abestiak hobeto ulertzen zituztenak. Ikusle gaztea ere bazegoen tartean eta hauek ere atsegin handiz bizi izan zuten Pantxoa eta Peioren abestiak. Txaloen artean agurtu zituzten bertaratutakoek iparraldeko abeslariak.
Hemen duzue "Greziako itsasontzia" abestia:
2007/01/09 18:49:51.992 GMT+1
Pantxoa eta Peio kontzertuko irudiak
Nork: jardun.2007/01/09 18:49:51.992 GMT+1
Etiketak:
peio
pantxoa
jam
jardun
bergara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat