Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/03 11:20:32.543 GMT+1

OTSAILAK 25, MARTIN MENDIZABALEN HITZALDIA

Aupa Lagunak!

 

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu.

 

        Hitzaldia euskaraz izango da eta  izenburua “EUSKARAREN JATORRIA"  da. 

Batik bat, TOPONIMIAN oinarritzen da. Hizlaria Martin Mendizabal izango da.

 

Hitzaldia, otsailaren 25ean (osteguna), arratsaldeko 19:00etan Bergarako kultur etxean izango da.

 

argazkia

 

 Zaldibian jaiotakoa 1933 urtean. 1959ean apaiz. Martinentzat Sorian egondako garaia garrantzisua izan zen (1962-72). Han euskal izenak fosilak ziren eta hobeto kontserbatzen ziren (Garray, Jarray, Martialay...). Beasainen (1972-85) Gipuzkoako herrietako geografia ikasi zuen eta homonimoak biltzen jardun zuen. Baina 1985 urtean, Arantzazura etorri zenean, liburuzainarekin artxibo zibil eta erlijiosoak arakatzen hasi zenean gure Probintziako historia idatzeko, toponimoen garrantziaz jabetzen hasi zen. Euskal Herrian toponimoak itxuraldatuta daude, industria eta herriengatik. Penintsulan errazagoa da aztertzea, aldaketarik ez dutelako izan.

Egin dituen liburuak historiari buruzkoak, mendeurrenak eta parrokiei buruzkoak dira: Historia de las Concepcionistas de Segura, 1990.- Araoz, historia y costumbres, 1993. Convento de Santa Isabel de Areatza-Villaro, 1994.- Historia de las Clarisas de San Martín de Don, 1594.- Historia del Santuario de Aranzazu, 1995.- La vida de San Martín de Loinaz, Beasain 1997.- Historia del convento de Santa Ana, Oñate 2002.- Historia de la Clarisas de Gernika, 2004.- Historia de las Concepcionista

 

Hori dela eta, zuen interesekoa izan daitekeelakoan  Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.  

 

Besterik gabe, mila esker eta jaso ezazue gure agurrik beroena.

 

 

Nork: jardun.2010/02/03 11:20:32.543 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak