Azaroaren 7an, Bergarako Zabalotegi aretoan, Txirene antzerki taldeak “Ogiyik karri etzun semia” ikuskizuna eskaini zuen. Eskainitako saioa benetan ona izan da. Atsegina, entretenigarria, eta barregarria. Ama eta seme baten gorabeherak eta sentimenduak adierazten ditu. Antzezlanak oso mezu polita du.
Jende asko bildu ez arren, jendea oso gustora egon zen, armonia onean.
Komedio honetan, umorearen bidez, egungo ama baten eta unibertsitaean daukan semearen arteko harremana kontatzen da bakarrizketa batean. Txikitan emandako hezkuntza eta gaur egungo egoeraren artean dagoen aldea adierazi nahi du. Pausoz pauso semearekin komunikatu nahiean, amaren birziklapena ezinbestekoa da, zenbaitetan algarak eta bestetan une hunkigarriak ematen direlarik. Bi mundu hain desberdin adierazten direnez, bai gazteen eta bai helduen gozamena lortzen du.
Idatzi artikulu bat