2008/10/08 09:32:05.179 GMT+2
Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? IÑAKI EIZMENDI
Iñaki Eizmendi(Lasarte 1973) guraso eta gizarte hezitzaileak hitzaldi bat eman zuen urriaren 6an Bergarako kultur etxean "Nola eragin seme alaben hizkuntza ohituretan?" izenburupean. Bertan batipat gurasoek duten edo dugun eragina hizkuntza jokabideetan azaldu zuen. "Gurasoak gaur egun kezkaturik daude , eta kezka hauek argitu beharrean gaude. Horrez gain, bide praktikoak eta positiboak eman behar dizkiegu eragina erabiltzeko". Bestalde geroz eta euskara nahasiagoa erabiltzen dugula aipatu zuen, batez ere gazte hizkeran erdarako esamoldeak hartzen ditugulako, eta honen aurrean nola jokatu behar den ere aipatu zuen. Benetan interesgarria, orain gure esku dauden gauza txiki hauek kontutan hartu eta praktikatzen hasi beharko gara. Ea fruitua ernaltzen den!!!!
Nork: jardun.2008/10/08 09:32:05.179 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat