Jardun euskara elkarteak antolatu duen perkusio afrikarraren ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroa Saliu eta Mamadou afrikarrek emango dute. Ikastaroa euskaraz izango da.
Eguna: astelehen eta asteazkenetan
Ordua: 19:00etatik 21:00tara Bergarako gaztetxean
Ikastaroa apirilaren 12an (astelehena) hasiko da.
Ikastaroa 16 ordukoa da.
Izen ematea zabalik dago eta Jardunen zein 943763661 zenbakian eman daiteke izena.
Ikastaroaren prezioa 25 € koa da JARDUNeko bazkideentzat eta 30 € koa gainontzekoendako.
Anima zaitezte!!
JARDUNeko Kultura Saila

Idatzi artikulu bat