Ekainaren 1ean, ostiralean, Jardun euskara elkarteko kurtso bukaerako jaialdia egon zen Bergarako San Martin plazan. Bertan, ikasturtean Jardunen baitan egon diren proiektuetako parte hartzaileek ikuskizuna eskaini zuten. Bertsoak, txisteak, txontxongiloak, dantza eta trikiti soinuak entzun ahal izan ziren. Ikasturte honetan bertso eskola (ume zein heldu), trikiti eskola (pandero zein soinu), indargarriak (arruntak, LHko etorkinak eta DBHko etorkinak), Gazte alai dantza taldea, Txapligu eta Txiskrilabi aisialdi taldeak eta Berriketan egitasmoa proiektuak egon dira Jardunen kudeaketapean. Argazkian jaialdian parte hartu dutenetariko batzuk ageri dira.

Idatzi artikulu bat