Ostegunean hasten da AEK-k antolatzen duen edizio honetako Korrika Karrantzan eta apirilaren 1ean bukatuko da Iruñan.
Bergaratik martxoaren 25ean pasako da eta dagoeneko zehaztuta dago taldeek herriko zein zatitan egingo duten korrika. Dauden talde kopurua kontuan hartuta kilometro bakoitza erdibitu egin da.
| Mariaren Lagundia eta Jardun/Xamatz | 634 km (Antzuolako bidetik) |
| Aralar eta Aranzadi | 635 km (San Antonio rotonda) |
| EAJ eta Amnistiaren aldeko mug./Bai EHri | 636 km (Kilometrotako denda) |
| Ikastetxe publikoa eta Labegaraietako auzoa | 637 km (Estella botika denda) |
| AEK eta ikastetxe publikoa | 638 km (Hersa enpresa) |
| Geyser | 639 km (San Juan poligonoa baino lehen) |
| LAB/Batasuna eta Udala | 640 km (Torunsako aparkaleku sarreran) |
| Txapa/Gaztetxea eta Aranzadi | 641 km (Bolua baserria) |
Egitaraua osatua dago eta aspertzeko denborarik ez da egongo:
- Ostiralean, 15:20ean, korrika txikia egingo dute San Martin herri eskolak, Aranzadi Ikastolak eta Mariaren Lagundia ikastolak.
17:00etan jubilatuek txokolatea banatuko dute eta musika eskolako metal taldeak bere errepertorioa erakutsiko du San Martin plazan.
17:30-19:30 bitartean Jardunek antolatuta Jolasleku Ibiltaria egongo da San Martin plazan.
19:30-21:00 bitartean kale antzerkia egongo da.
21:30ean kantu afaixa egongo da Artatse elkartean. Bertan, abesteaz gain, Ainhoa Agirreazaldegi, Enaitz Alustiza eta Iñigo Arzelus bertsolari bergararrak ere egongo dira.
- Martxoaren 25ean korrika egin ostean, San Martin plazan txokolatea, salda eta txorizoa egongo da goizeko 8:00etan Pertxa, Artatse eta Umore ona elkarteen eskutik.
Arratsaldeko 19:00etan, Jardunek antolatuta, film laburrak egongo dira Agorrosinen. Hauek dira film laburrak: Loturak (Ane Muñoz), Sarean (Asier Altuna), Xoxoak beleari ipurbeltz (Ozkar Galan), Osaba Jaxinto (Iñaki Beraetxe), Midori (Koldo Almandoz) eta Bilintx (John Andueza)
Animo eta egin korrika euskararen alde!
Idatzi artikulu bat