Jardun euskara elkarteak antolatu duen MASAJE IKASTARO baten berri eman nahi dizuegu.
EGUNAK: Ekainak 4,11,18 eta 25
ORDUA: 19:00etatik 21:00tara
TOKIA: Ikastola Aranzadi (psikomotrizitate gelan)
IRAKASLEA: Alaitz Badiola
IZEN EMATEA: Maiatzaren 28a baino lehen JARDUNen (Errotalde jauregia z/g - Bergara)
Tel. 943763661
PREZIOA: Jarduneko bazkideak: 17 €
ez bazkideak: 20 €
Ikastaroa euskaraz izango da.
"Masaje hitzak harreman polita du hizkuntzarekin, euskaratik begiratuz gero. Masajea eta hizkuntza, biak, hartu eta eman egiten baitira. Hartu-eman horiek politagoak izan daitezen nahi dugu. Horretarako material ulergarri eta ikastaro atsegin bana prestatuak ditugu anatomia eta fisiologiaren oinarrizko teorien garrantzia kontuan izanik. Beraz, tailer honek, harreman eta kontaktuei esker sortzen diren sentsazio atseginak, bai fisikoak eta psikologikoak, ezagutzera eramango gaitu. Horrexegatik gonbidatzen zaituztegu ikastaro honetan parte hartzera.. "
Besterik gabe, mila esker eta jaso ezazue nire agurrik beroena.
Idatzi artikulu bat