Aupa Lagunak
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu.
Hitzaldia euskaraz izango da eta izenburua “Zer egin nire akatsekin…” da. Batik bat, euskaraz hitzegitean egiten diren akatsekiko beldurra, autozuzenketa... landuko ditu. Hizlaria Jürgen Wolff izango da, TANDEM fundazioko kidea. Alemaniarra izanik Euskal Herrira 1988. urtean etorri zen, euskara ikasi zuen eta orain hainbat hitzaldi ematen ditu euskara ikasi eta erabilera suspertzeko.
Hitzaldia, azaroaren 10ean (asteartea), arratsaldeko 19:00etan Bergarako kultur etxean izango da.
Beste herri batzuetan ere eman da hitzaldi hau eta arrakasta handia izan du, hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.
"Tailer hori oso praktikoa da eta honako hauei galderei erantzungo die:
zer den akatsa, ea larriak diren, zergatik sortzen diren, zer egin daiteke.
Zein idatzizko zein ahozkoak aipatuko dira. Balio du euskararako, baita
beste hizkuntzetarako (ingelesa, alemana, frantsesa etabar) ere."

Idatzi artikulu bat