Aupa Lagunak!
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu.
Hitzaldia euskaraz izango da eta izenburua “SORTU, JASO, ZABAL ZAZU. KULTURGINTZAZ" da. Batik bat, euskaraz sortzen diren produktuetan datza, kontsumismoan, kalitatean, auzolanean...Hizlaria Gotzon Barandiaran izango da. Literaturaz Berbetan egitasmoen, BBK-ren (Bihotz Bakartien Klubaren). Literatura eskolaren eta Ahotsenea proiektuaren sortzailea eta kidea. Literaturaren eta irakurletasunaren inguruan gogoeta franko egindakoa. Bi poesia liburu ditu argitaratuta: "Arrakalak" 2004an, eta "Katamalo" , 2008an. Azken poesia liburuan oinarritua "Katamalo" proiektua jarri zuen martxan, lagun musikariekin batera poesia eta musika uztartuz.
Hitzaldia, abenduaren 16ean (asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Bergarako kultur etxean izango da.
Hori dela eta, zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.
Besterik gabe, mila esker eta jaso ezazue gure agurrik beroena.

Idatzi artikulu bat