Jardun Euskara Elkarteak EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA antolatu du, azaroaren 2tik 21era.
HELBURUAK
Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz.
NOLA?_______
Behar ez dituzten eta egoera onean dauden liburuak JARDUNera (Kultur etxea) ekarriko dituzte.
Liburuak sailkatu egingo dira adinaren arabera (haur, gazte eta heldu) eta liburu bakoitzeko txartel bat emango zaie.
Ondoren, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein liburugatik trukatu ahal izango da.
LIBURUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK__
· Egoera onean eta osorik egon behar dira.
· Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.
· Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).
· Ez dira onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten liburuak.
LIBURUEN BILKETA
Liburuak jaso, egoera onean daudela egiaztatu eta hala bada, truke azokarako txartela emango da.
|
EGUNAK |
ORDUTEGIA |
LEKUA |
|
Azaroaren 2tik 17ra |
9:00-13:00 15:00-19:00 Ostirala 18:00 |
Jardun (Kultur etxea) |
TRUKE AZOKA
Txartelaren truke liburu bat hartzeko aukera egongo da.
|
EGUNAK |
ORDUTEGIA |
LEKUA |
|
AZAROAK 19 |
18:00 – 20:00 |
San Martin plazako arkupean |
|
AZAROAK 20 |
11:00 – 13:00 18:00 – 20:00 |
San Martin plazako arkupean |
|
AZAROAK 21 |
11:00 – 13:00 |
San Martin plazako arkupean |
LIBURUAK PERTSONEN GARAPENERAKO TRESNA EZINHOBEA DA, BERAZ, IRAKURRI!

Idatzi artikulu bat