Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/17 10:45:03.071 GMT+2

EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNAREN ASTEA

EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNAREN ASTEA

Ekainaren 28tik uzatilaren 3ra

 

HELBURUAK                                                              

 

Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa sustatzea da.

 

Honen bidez, euskararen erabilera gozagarria bultzatu  nahi dugu.

 

Egitasmo honek, kulturak eman dezakeen plazeraren aldarrikapena egiten du  eta euskara bihurtzen du bi kontzeptu horien arteko lokarri.

 

Azkenik, liburuen ekoizpena eta salmenta areagotzeak, egitasmo honen moduko, edo antzeko, beste askoren ekarpena behar dutela. Beraz, egitasmo honek horretan ere eragin nahi du, euskal idazleek sortzen jarrai dezaten sustatzeko. 

 

HAURRENTZAT IPUIN KONTAKETA

 

Ekainaren 28an arratsaldeko 17:00etan Agorrosineko kanpoko igerilekuan haurrentzat ipuin kontaketa Leire Iruin-en eskutik.

* Eguraldi txarra eginez gero S. Martin plazako arkupetan  

 

 

ASTE GUZTIAN ZEHAR ELKAR MEGADENDAN EROSTEN DIREN EUSKARAZKO LIBURUAK ERDI PREZIOAN

 

FUNTZIONAMENDUA                                                 

 

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura)  merkeago eros ditzakezu.

 

Aste honetan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela JARDUNeko bulegora ekarri eta % 50a abonatuko dizugu liburu bakoitzeko (gehienez 2 liburu/pertsonako) .

 

 kartela - txikia

Nork: jardun.2010/06/17 10:45:03.071 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak