EUSKARAZKO IRAKURZALETASUNAREN ASTEA
Ekainaren 27tik uztailaren 2ra
HELBURUAK
Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa sustatzea da.
Honen bidez, euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dugu.
Egitasmo honek, euskal literaturaren produkzioan laguntzen du.
HAURRENTZAT IPUIN KONTAKETA
Ekainaren 27an arratsaldeko 17:00etan Agorrosineko kanpoko igerilekuan haurrentzat ipuin kontaketa.
* Eguraldi txarra eginez gero S. Martin plazako arkupetan
ASTE GUZTIAN ZEHAR EUSKARAZKO LIBURUAK MERKEAGO EROS DITZAKEZU
FUNTZIONAMENDUA
Ekainaren 27tik uztailaren 2ra Bergarako Elkar Megadendan euskarazko liburuak (haur, gazte zein helduen literatura) merkeago eros ditzakezu.
Aste honetan zehar, euskarazko literatur liburuak erosterakoan, liburu saltzaileak emandako erosketa txartela JARDUNeko bulegora ekarri eta deskontua abonatuko dizugu.
Helduen literatura: %50
Gazteen literatura: %30
Haur literatura: %15 * gehienez 2 liburu pertsonako
JARDUNen deskontuaren dirua jasotzeko epea: Uztailaren 8ra arte.
Idatzi artikulu bat