Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/17 17:17:44.336 GMT+1

Etorkinak gurean

Hezkuntzaren azken erronka etorkinen etorrera intentsoa da. Beste kulturak, beste ohiturak eta beste hizkuntzak dituzte. Euren lurraldeetatik hurrun, gure gizartean murgiltzen dira egun batetik bestera eta, nola ez, izaten duten lehen inpresioa: nora etorri naiz? galderarekin laburbildu daiteke. Kultura, ohitura eta hizkuntza propioak dituen herria gara gu eta horiek mantentzen saiatzen gara. Hala, etorkin gehienek (helduek) gu identifikatzen gaituen ezaugarrietan murgiltzeko asmo gutxi erakusten dute. Kritigarria den edo ez bakoitzak erabaki dezan. Aldiz, badira gutxi batzuk gure hizkuntza ikastera animatu direnak eta horiek txalo zaparrada merezi dute (euskararen egunean egindako moduan).

Ume eta gazteen kasua desberdina da. Hezkuntza sisteman sartzen dira zuzen zuzenean eta honek euskaraz funtzionatzen du. Euren ikasketen garapena hizkuntzaren jakintzak baldintzatzen du eta ondorioz berebiziko garrantzia du euskara ondo menperatzeak. Gurean koziente gara etorkinen euskalduntzeak izugarrizko eragina izango duela, bai euren etorkizunean eta bai euskararen etorkizunean. Horregaitik egunero etorkinei euskara errefortzuak ematen diegu arratsaldetan. Modu zehar batean, euskara beste helburu batzuk betetzeko erabiliz, poliki poliki euskara hobeto menperatzen dutela ikusten dugu eta pozik gaude horretan egiten dugun aportazioarengatik.

 

Nork: jardun.2007/01/17 17:17:44.336 GMT+1
Etiketak: jardun etorkinak bergara | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso ondo iruditzen jat itxen zareten lana etorkiñekin. Hola galtzen dagon europako hizkuntzaik zaharrenai bizi irauteko aukera bat ematen jatzue eta poliki poliki munduko herrialde askotan euskara ezagutzia lortzen gare. Internet be lan ona dago itxen hortan.

Txarrena eta tristiena da, euskaldunok, bertakuok gero eta gutxiau hitz eitxen doula euskaraz. Batezbe gaztiok kuadriletan. Eta berba itxen dounok gaizki itxen dou askotan. Guk geruau ta gutxiau berba itxen bou eta gure guraso eta aiton amonak hiltzen dianian zeinek in biadau berba euskaraz? Etorkinek?

Ondo dago kanpoko jendiak gure hizkuntzia ikastia baina lortu biouna da euskaldun(bertako)danok euskara ondo jakitzia eta erabiltzia. Naiz eta hizkuntza arrotz pila bat euki inguruan askatasun osos eta inungo arazoik barik berba in eta erabiltzia gure hizkuntzia. 

Ala ta be zuek segi zuen lanian. Itxen zaretenak asko balio dau eta.

  

Nork: amaia.2007/01/17 20:27:54.288 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak