Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/13 11:47:44.099 GMT+2

Eneko Ibañez gasteiztarrak egin du Pazkoetako zapirako marrazkia

 

Jardunek antolatu zuen zapirako marrazkia eta leloa aukeratzeko lehiaketa. Guztira 14 lan aurkeztu dira eta irabazlea Gasteizko Eneko Ibañez izan da. Zapiko irudia dantzarietan oinarrituta dago eta leloa ere irudiarekin bat dator 'Bergara dantzan euskararekin plazan'. Enekok 60 euroko saria jaso du.

1.200 zapi egin dituzte jaietarako eta egubakoitz eta zapatuan egongo dira salgai San Martin plazan 3 euroren truke.

Zapiarekin batera urtero pegatinak ere ateratzen ditu Jardunek, euskararen aldeko leloa dutenak, jendearen sentsibilizazio eta motibazioa bilatzeko. Aurten, pegatina berri bat atera ordez, Jardunek 20 urte bete dituenez, urte guzti hauetan ateratako pegatina desberdinak kaleratuko ditugu.

Irabazlea marrazkiarekin

Nork: jardun.2010/05/13 11:47:44.099 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak