Bergarako JARDUN EUSKARA ELKARTEAk ekainaren 22an, kultur etxean UDAKO SOLSTIZIOA hitzaldia antolatu du ARITZA BERGARA idazle eta euskal kulturi lotutako ekimen ugariren sortzaile eta bultzatzailearen eskutik.
Tokia: Bergarako Kultur etxean
Eguna: Ekainak 22, asteartea
Ordua: 19:00etan
Sarrera Doan
Zeintzuk ziren herri zaharren ospakizunak? Zer zen solstizioa? Zer gertatu zen kristauen erlijioa zabaldu zenean? Zeintzuk ziren Euskal Herriko errito, sinesmen eta ohiturak solstizioari lotutakoak? Orain dela gutxi arte bizi bazirauten ere, azken urte hauetan datu guzti hauek galtzen ari dira. Gaur egun daukagun informazioa jendearengana hurbiltzea hain zuzen ere. Gure gazteei eta hiriko jendeari antzinako sinesmen hauek zeintzuk ziren eta zeukaten esanahiak ezagutaraztea dugu helburu. Sua, ura, landare eta zuhaitzen papera erritoak burutzeko. Guzti hori, hizlariak prestatu duen ilustrazioen proiekzioarekin batera.
Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizue.

Idatzi artikulu bat