Bergarako JARDUN EUSKARA ELKARTEAk ekainaren 18an, D. Mtnez Irala kalean ARRAMAZKA taldearen kontzertua antolatu du.
Tokia: Bergarako D. Mtnez. Irala kalean
Eguna: Ekainak 18, ostirala
Ordua: 20:00etan
2007.urtean zazpi lagunez osatutako proiektua da, akustikoa, kitarrak, baxua, pianoa, bibolina, bateria eta ahotsak uztartzen dituena. Taldekideak beste hainbat taldetatik datoz (Apurka, Gartzen, Karratua Borobila Da eta Gaueko Itzalak) aurreko taldeekin jotako hainbat kantu ere moldatu dute.Egun aldaketa prozesuan daude, kantu eta orohar proiektu berri bat sortzekotan. Influentziak asko dituen taldea da, Anestesia-tik hasi, Ismael Serrano, Carlos Mejia Godoy y los de Palacaguina, Dr Dre, Parasma, Berri Txarrak, Jonu kantautorea...
Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.

Idatzi artikulu bat