Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/15 15:36:27.852 GMT+2

BERGARAKO JAIETAKO ZAPIRAKO MARRAZKI LEHIAKETA

Urtero bezala Jardun euskara elkarteak Pentekoste jaietako zapia aterako du. Zapirako marrazkia lortzeko lehiaketa antolatu dugu.

Bergarako jaietako zapirako marrazki lehiaketako oinarriak

 

- Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.

 - Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.

- Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.

- Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.

- Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri beharko da.

- Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak

- Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 5

 - Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

 

- Saria: 60€

 

- Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

 

 

 

zapixa txikituta

Nork: jardun.2010/04/15 15:36:27.852 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak