Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/11/17 09:48:47.047 GMT+1

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XX. LEHIAKETA

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XX. LEHIAKETA

OINARRIAK

 1-       Lehiaketa honetan 1997an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2-       Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3-       Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. 

4-       Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.

Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

5-       Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Amodiozko Gutunen XX. lehiaketa

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g

20570 Bergara – Gipuzkoa

posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org

Informazio gehiago: web orrian (www.jardun.net)   Telf: 943763661-943760819 eta    blogean (goiena.net/blogak/jardun).

6-       Lanak jasotzeko azken eguna 2012ko urtarrilaren 7a izango da.

7-       Sariak honako hauek izango dira:

¨       1. saria: 500 euro

¨       2. saria: 250 euro

¨       Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).

¨       26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

8-       Sari ematea otsailaren 14an, asteartea, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.

9-       Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

10-    Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako  ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.



 

 

 

 

Nork: jardun.2011/11/17 09:48:47.047 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

non ikus ditzaket aurreko urteko gutun sarituak??

Nork: .2011/12/09 14:07:34.717 GMT+1

Kaixo, Ni AEBetan bizi naiz, parte har dezaket lehiaketan? Eskerrik asko, Henar Chico

Nork: Henar Chico.2011/12/14 17:03:12.765 GMT+1
http://www.blogseitb.us/basque_boise/

Errenferentziak:

...entuak/Ibilaldia-2012-Abesti-Lehiaketa.pdf">Ibilaldia 2012 Abesti Lehiaketa.pdf. Bergara&8217;s Love Letter Contest The Jardun association in Bergara has put together another edition of the Lo...

Erreferentzia: Get creative: Ibilaldia 2012 song and Bergara’s love letter contests | A Basque in Boise 2011/12/18 20:25:39.984 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak