Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/10/28 16:25:31.023 GMT+2

AZAROAREN 9AN, ASTEAZKENA, 19:00ETAN BERGARAKO IRIZAR JAUREGIAN GARABIDE: JON SARASUAREN HITZALDIA

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

 

EGUNA: Azaroak 9, 19:00etan

LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan

 

            Hitzaldiaren izenburua  “HIZKUNTZA, BIDEAK ETA ZUBIAK"  da eta hizlaria Jon Sarasua Garabideko sortzaile eta Garabide Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izango da.

 

Jon Sarasuak ahots propioa du euskalgintzan. Jende askorentzat bertsolari gisa ezaguna bada ere, urte dezente dira jendaurreko bertso-saioak utzi zituela. Orain irakasle dabil HUHEZIn eta, horrez gain, hainbat kooperazio-egitasmotan sartuta dago, besteak beste Garabide elkartearen bidez.

GARABIDE

Kooperazio era berria egiten duen elkartea da Garabide.

Esperientzien elkarbanaketan oinarrituriko lankidetza.

Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena.

Ze esperientzia multzo dauka Euskal Herriak elkarbanatzeko? Zalantzarik gabe, bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia behintzat hor dauka. Hori herri gabetuekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke kontinente guztietan garapenerako lankidetzaren arloan.

Bidelagun nahi zaituztegu. Garabide Elkarteak ateak zabaldu nahi dizkizue gutxietsitako hizkuntzaren errekuperaziorako eta zuen herriaren identitateari eusteko hainbeste lan egin duzuen eta egiten ari zareten guztiori, Euskal Herrian eta munduko edozein herritan. Hau zuen wengunea da.

 

            Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue. 



Nork: jardun.2011/10/28 16:25:31.023 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak