Jardunek Xabi Payaren “Euskaldun erdaldunaren metamorfosia” izeneko hitzaldia antolatu du azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00 etan Bergarako Kultur etxean.
Xabi Payak interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu. 2006ko Bizkaiko Txapelketa Nagusian finalaurretara heldu, 2004ean Bizkaiko Txapelketan finalista izan zen, urte berean Abra Saria ere lortu zuen eta abar luze bat. Bertsozale elkartean eta bestelako saltsa askotan dabil.
Idatzi artikulu bat