2011/11/10 16:12:40.340 GMT+1
AZAROAREN 14AN, ASTELEHENA, ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN? HITZALDIA JUAN MARTIN ELEXPURUN ESKUTIK
Bergarako
Jardun euskara elkarteak antolatu
duen HITZALDI
baten berri eman nahi dizuegu.
EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan
LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan
Hitzaldiaren izenburua “ZER GERTATZEN
DA IRUÑA-VELEIAN?"
da eta hizlaria
Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian
doktorea izango da.
Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen
batzordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu hori
argitu gabe dagoela eta argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendo entzun da.
Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru, idazlea eta filologian
doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik,
eta benetakoak izateko itxura guztia dutela dio berak.
Hori dela eta zuen
interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue.

Nork: jardun.2011/11/10 16:12:40.340 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (4)
Idatzi artikulu bat