Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/27 17:30:41.926 GMT+2

AUZOKO LEHIAKETA - ASTEKO GALDERA

auzoko_logoa txikia

 

Kaixo lagun

 

Bergaran martxan jarri den Auzoko egitasmoaren barruan herri girotze kanpaina abiatu dugu. Aurrerago, hau da, azaroan ezagutzera emango dugu egitasmo hau zer eta zertarako den.

 

Momentuz, herriko 3 lekutan (San Martin plazan, D. Mtnez. Irala kalean eta Errotalde parkean) hizkuntza txartel batzuk zintzilik jarri ditugu eta honi jarraipena emanez lehiaketa bat jarri dugu martxan. Horretarako, postontziak banatu ditugu kultur etxean, Agorrosin kiroldegian, udaletxean eta hainbat ikastetxetan.

 

Lehiaketako lehen galdera luzatu dugu eta postontzi ondoan aurkituko dituzue bertan sartzeko txartelak. Galdera hau azaroaren 4rarte egongo da eta hurrengo egunean galderaren erantzun zuzena eta irabazlea emango dugu ezagutzera. Aldi berean, beste galdera bat  jarriko dugu azaroaren 11rarte erantzunak eman ahal izateko.

 

Saria Udalak Zabalotegin antolatutako kultur emanaldi baterako 2 sarrera izango dira. Irabazleak aukeratu ahal izango du zer emanalditara joan nahi duen.

 

1ngo GALDERA

 

Erantzuna jakinez gero, idatzi erantzuna, izen abizenak eta kontaktuko telefono zenbakia, eta bidaliguzue bergara.auzoko@topagunea.org edota postontzietan sartu.

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

Nork: jardun.2010/10/27 17:30:41.926 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak