Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/11/10 17:55:36.267 GMT+1

AUZOKO LEHIAKETA - 2. ASTEKO GALDERA

AUZOKO LEHIAKETA - 2. ASTEKO GALDERA

auzoko_logoa txikia

 

Kaixo lagun

 

Bergaran martxan jarri den Auzoko egitasmoaren barruan herri girotze kanpaina abiatu dugu. Aurrerago, hau da, azaroan 24an aurkezpena egingo dugu ezagutzera emateko egitasmo hau zer eta zertarako den.

 

Joan zen astean bezala, aste hontan ere, lehiaketako beste galdera bat jarri dugu kalean. Luzatu berri dugun galdera hau, postontzien ondoan eta kalean zintzilik aurkituko duzue eta galdera hau azaroaren 11rarte egongo da.

 

Aurreko asteko galdera zuzena b zen, hau da Bergaran 23tik - 55era hizkuntza daude eta Irene Azkargorta izan da irabazlea. Zorionak!

 

Aste honetako saria ere Udalak Zabalotegin antolatutako kultur emanaldi baterako 2 sarrera izango dira. Irabazleak aukeratu ahal izango du zer emanalditara joan nahi duen.

 

 

 2. GALDERA

 

Erantzuna jakinez gero, idatzi erantzuna, izen abizenak eta kontaktuko telefono zenbakia, eta bidaliguzue bergara.auzoko@topagunea.org edota postontzietan sartu.

 

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!!

Nork: jardun.2010/11/10 17:55:36.267 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak