Euskara da gure herriko komunikazio hizkuntza nagusia, euskaraz bizi ditugu herriko harreman gehienak. Hala ere, gure herrian beste hizkuntza asko ere egiten dira.
Auzoko egitasmoa, herriko hizkuntza aniztasuna horretatik abiatuta, euskarazko urratsak ematean datza euskara ezezagun zaien lagunekin batera.
Auzokon bi partehartzaile mota egongo dira:
- Auzotarrak: euskaraz bizi garen herritarrak
- Auzokideak: euskaraz jakin e zeta beste hizkuntza batzuk mintzatzen dituzten herritarrak.
Oinarrizko euskararen erabilera landuz, Auzokideak euskarara hurbildu nahi ditugu. Aldi berean, auzotarrok ere herriko beste hizkuntzak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Egitasmo hau aurrera eramateko alde bietako norabidean eta elkartrukean oinarritzen gara, horregatik euskararekiko hurbilketa gure herrikideen hizkuntzei ere tarte eginez jartzen dugu praktikan.
Auzoko taldeak, denok elkarrekin taldeetan bildu eta bizpahiru asteroko dinamika erraz eta partehartzaileen bidez abiatuko gara bidean.
Beraz, euskaldunok gure hizkuntzaren eredu izan behar garenez, hemen daukagu aukera paregabea euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko!

Idatzi artikulu bat