Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/06 11:55:21.794 GMT+1

AMODIOZKO GUTUNEN XVII LEHIAKETA

Amodiozko Gutunen

XVII. Lehiaketa

 

(JARDUN EUSKARA ELKARTEA.  Bergara, 2009)

 

 

 

Argibideak:

Tfnoa: 943763661

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


·       Partaidetza:  48 gutun. (2150 gutun 17 ediziotan)

 

 

 

·       Epaimahai nagusia:

 

Jerardo Elortza idazlea, Oihana Bartra bertsolaria, Rafa Rueda kantaria eta Alaitz Sarasola iazko irabazlea.

 

 

·       Epaimahaiaren iritzi orokorra:

 

Aurkeztutako lanen kalitateari dagokienez, idazlanen artean denetik dagoela azaldu dute, batzuk klasikoak eta beste batzuk diferenteak,, originalak. Orokorrean, maiteminen artekoak izan arren Egon dira sms eran idatzitakoak, ama alaben arteko maitasunean oinarritutakoak…

 

Bestalde,  ez da nabaritu gutun umoretsuen presentzia, gehienbat oroitzapenean oinarritutako gutun melankoliko eta tristeak izan dira. Sentimenduz beteak.

 

Lehengo saria lortu duen Imanol Sorondo 1996ko edizioko irabazle ere izan zen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

·       Irabazleak:

 

 

1.   SARIA (500 euro)  

 

IMANOL SORONDO BALTASAR (Hernani)  39 urte

 

Argumentua:

Maitalearen erantzunaren zai dago Agurtzane. Galderetan murgildua, ahaztura eta jakiminaren arteko borrokan barneratua. Maitemina ahaztu egin nahi du baina aldi berean jakinmina du, erantzungo dion, zer esango dion…  

 

 

 

Epaimahaiaren iritzia:

 

Gutun zehatza, trinkoa eta motza. Irudiak eta gauzak modu garbian esan gabe, ondo adierazten ditu. Itsasoko elementuekin jokatu eta galderetan oinarritzen den gutun misteriotsua.

 

 

 

2.   SARIA (250 euro)

 

LEIRE MENDIZABAL ITURRIOZ (Ordizia)   28 urte

                       

                       

Argumentua:

Maitaleen arteko betiko maitasuna. Alargun geratzen den maitalea. Minbiziak harrapatu du Amaia, Amets haurra barruan ernaturik duela. Ametsek senarrari emaztea gogorazten dion gutuna.

 

 

 

 

Epaimahaiaren iritzia:

 

Gutun garatua, gustokoa. Originaltasun pixkat eduki arren, sakontasunez idatzitako gutun klasikoa da. Trajiko xamarra agian.

 

 

 

BERGARAR ONENA   (150 euro)  

 

 UXUE AGIRRE ETA ELENE ETXANIZ (Bergara)   15  urte

                                              

 

Argumentua:

 

Itxasok Peru atxilotu ostean idazten dion gutuna sentitzen duen hutsunea eta oroipenak islatuz..

 

 

 

Epaimahaiaren iritzia:

 

Hitanoz idatzitako gutuna. Freskotasuna agerian duen gutuna. Sentimenduak ondo adierazten ditu.

 

 

 

 

EPAIMAHAI GAZTEA:

Epaimahai gaztearen iritzia (Bergarako ikasleak): ):

Maddi Larrea, Amaia Arrayago, Asier Kortabarria, Nerea Marzo, Amaiur Mayo eta Enara Montiel.

 

 

 

IRAKURLE GAZTEEK 26 URTETIK BEHERAKO ONENARI EMANDAKO SARIA   (100 euro)  

 

 NAGORE GONZALEZ VARELA  (Lepazpi)    17  urte

                                              

 

Argumentua:

 

Unairen emaztea Ariane koman dago. Unaik Ariane esnatuyko denaren esperantza du eta euren seme Ibonen inguruko gorabeherak kontatzen dizkio.

 

Epaimahai gaztearen iritzia:

 

Gutun polita eta sentimenduz betea. Orijinala eta ezberdina.

 

 

 

 

SMS BIDEZKO

VII. MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA

 

 

Argibideak:

 

Tfnoa: 605712469

 

 

 

 

 

 


·       Partaidetza: 8 mezu

·       Bataz-besteko adina: 24 urte

 

 

 

1.   SARIA (90 euro)

 

 

IBON SEGURA (Eskoriatza)  35 urte

 

 

Epaimahai gaztearen iritzia (Bergarako ikasleak): ):

Maddi Larrea, Amaia Arrayago, Asier Kortabarria, Nerea Marzo, Amaiur Mayo eta Enara Montiel.

 

 

Mezu goxoa eta motza.

 

 

 

 

 

1. SARIA

“Zure bgiek hitz egitn dutnean, nire ezpaink ezin dute hitzik asmatu”

 

Nork: jardun.2009/02/06 11:55:21.794 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak