Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/01/13 10:24:48.178 GMT+1

HIKA IKASTAROA

        Jardun euskara elkarteak antolatu duen HIKA IKASTAROAREN berri eman nahi dizuegu.

 

Hika da trataera normalena eta atseginena konfiantza edo lagunarte giroan. Eten barik erabiltzen du jende askok, baina ez eskolan eta ez beste inon erakusten ez denez, forma okerrak bere bidea egiten ari dira. Bestalde, jende asko dago beti zuka egin duena eta hika ere ikasi nahi duena.

Hiketan ziurtasuna hartzea da ikastaroaren helburua. Bergarako hiketan, jakina!

 

Ikastaroaren iraupena 16 ordukoa da. Hau da, 2 orduko 8 saioa astelehenetik ostegunera. Ikastaroa otsailaren 13an hasi eta 23an amaituko da.

 

        Eguna: astelehenetik ostegunera (Otsailaren 13tik 23ra)

        Ordua: 18:30etatik 20:30etara KULTUR ETXEAn

        Irakaslea: Juan Martin Elexpuru

 

        Izen ematea zabalik dago  eta Jardunen zein 943763661 zenbakian eman daiteke izena. Izena emateko azken eguna: otsailak 8

 

        Ikastaroaren prezioa 27€ Jarduneko bazkideak eta 30€ gainontzekoak.

 

Animatu eta parte hartu ederto pasako dugu eta !!!



Nork: jardun.2012/01/13 10:24:48.178 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/10 09:55:37.853 GMT+1

OTSAILETIK EKAINERA DANTZA IKASTAROA BERGARAN



        Jardun euskara elkarteak antolatu duen euskal dantzen ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroa otsailean hasi eta ekainean amaituko da. Ikastaroan, trikitixa, porrusalda, aurreskua, Fandangoa era Arin-arina erakutsiko dira.  

 

        Eguna: asteazkenetan

        Ordua: 19:30etatik 21:00tara ZABALOTEGIn

        Irakasleak: Abarka taldea (Juantxo Urbieta, Janire Urbieta eta Jon Arrillaga)

 

        Ikastaroa otsailaren 1an (asteazkena) hasiko da.

 

        Izen ematea zabalik dago eta Jardunen zein 943763661 zenbakian eman daiteke izena.

 

        Ikastaroaren prezioa 14 €/hilean Jarduneko bazkideak (ikastaro osoa 70 €) eta 16 €/hilean gainontzekoak (ikastaro osoa 80 €).

 

        Behin ikastaroan izena emanez gero, 5 hilabeteko konpromisoa hartu behar da.

 

        Beste urte batzuetan ere eman izan da ikastaro hau eta arrakasta handia izan du.   

 

Animatu eta parte hartu ederto pasako dugu eta !!!

 

 


Nork: jardun.2012/01/10 09:55:37.853 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/17 09:48:47.047 GMT+1

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XX. LEHIAKETA

BERGARAKO AMODIOZKO GUTUNEN XX. LEHIAKETA

OINARRIAK

 1-       Lehiaketa honetan 1997an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2-       Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3-       Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan. 

4-       Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali.

Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak, “egilea” izena duen beste fitxategi batean.

5-       Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Amodiozko Gutunen XX. lehiaketa

Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g

20570 Bergara – Gipuzkoa

posta elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org

Informazio gehiago: web orrian (www.jardun.net)   Telf: 943763661-943760819 eta    blogean (goiena.net/blogak/jardun).

6-       Lanak jasotzeko azken eguna 2012ko urtarrilaren 7a izango da.

7-       Sariak honako hauek izango dira:

¨       1. saria: 500 euro

¨       2. saria: 250 euro

¨       Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo 2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).

¨       26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

8-       Sari ematea otsailaren 14an, asteartea, San Balentin egunean egingo da, Bergarako kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.

9-       Lan guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.

10-    Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako  ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.



 

 

 

 

Nork: jardun.2011/11/17 09:48:47.047 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

2011/11/10 16:34:29.982 GMT+1

AZAROAREN 7TIK 26RA EUSKARAZKO LIBURUEN TRUKE AZOKA




HELBURUAK

 

Egitasmoaren helburu nagusia euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz.

 

NOLA?_______                                                              

 

Behar ez dituzten eta egoera onean dauden liburuak JARDUNera (Kultur etxea) ekarriko dituzte.

 

Liburuak sailkatu egingo dira adinaren arabera (haur, gazte eta heldu) eta liburu bakoitzeko txartel bat emango zaie.

 

Ondoren, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein liburugatik trukatu ahal izango da.

 

LIBURUEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

 

·        Egoera onean eta osorik egon behar dira.

·        Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.

·        Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).

·        Ez dira onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten liburuak.

 

 

LIBURUEN BILKETA

 

Liburuak jaso, egoera onean daudela egiaztatu eta hala bada, truke azokarako txartela emango da.

 

EGUNAK

ORDUTEGIA

LEKUA

Azaroaren 7tik 24ra

9:00-13:00

15:00-19:00

Ostirala 18:00

Jardun

(Kultur etxea)

 
 

TRUKE AZOKA

 

Txartelaren truke liburu bat hartzeko aukera egongo da.

 

EGUNAK

ORDUTEGIA

LEKUA

AZAROAK 25

18:00 – 20:00

San Martin plazako arkupean

AZAROAK 26

11:00 – 13:00

San Martin plazako arkupean

 

LIBURUAK PERTSONEN GARAPENERAKO TRESNA EZINHOBEA DA, BERAZ, IRAKURRIZ GOZATU!

 

 

 


Nork: jardun.2011/11/10 16:34:29.982 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/11/10 16:12:40.340 GMT+1

AZAROAREN 14AN, ASTELEHENA, ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN? HITZALDIA JUAN MARTIN ELEXPURUN ESKUTIK

Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.

 

EGUNA: Azaroak 14, 19:00etan

LEKUA: Bergarako Irizar Jauregiko aretoan

 

            Hitzaldiaren izenburua  “ZER GERTATZEN DA IRUÑA-VELEIAN?"  da eta hizlaria Juan Martin Elexpuru idazle eta euskal filologian doktorea izango da.

 

Iruña-Veleiako idazkunen inguruan zalaparta handia sortu da. Adituen batzordeak erabaki zuen ostrakak faltsuak direla, baina harrezkero kontu hori argitu gabe dagoela eta argitzeko eskatzen dutenen ahotsa oso sendo entzun da. Horien artean nabarmendu da Juan Martin Elexpuru, idazlea eta filologian doktorea. Ostrakak banan- banan aztertu ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, eta benetakoak izateko itxura guztia dutela dio berak.

            Hori dela eta zuen interesekoa izan daitekeelakoan Jardunek bertara joateko gonbitea luzatzen dizue. 





 

Nork: jardun.2011/11/10 16:12:40.340 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (4)

2011/10/28 16:27:47.259 GMT+2

AZAROAREN 5AN, LARUNBATA, 19:00ETAN IRIZAR JAUREGIKO LORATEGIAN ASTRONOMIA BEHAKETA

Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Ilatargi Astronomia Taldeak antolatu duen ASTRONOMIA BEHAKETA ren berri eman nahi dizuegu.

 

EGUNA: Azaroak 5, 19:00etatik 21:00etara

LEKUA: Irizar Jauregiko Lorategian

 

            Bertan Ilatargi Astronomia Taldeko kideen eskutik izarrak, planeta... ezagutu eta ikusteko aukera paregabea izango dugu Irizar jauregiko lorategian.