Nire aurkezpena
Janire Rodriguez naz. Bizkaia maitean, Trapagaranen hain zuzen, jaio nintzan 1986ko Abenduaren 15ean, baina bihotza erdibituta daukat, Gernikan ere askotan egoten nazelako. Euskal Filologiako ikaslea naz Deustuko Unibertsitatean.
Neure aita euskaldun barria da eta neure amak ez daki euskeraz, baina nik txikitatik maite izan dot euskera. Etxean, amagaz erderaz egiten dot berba, aitagaz batueraz eta ahiztagaz bizkaieraz. Euskal Filologia ikastea erabaki neban neure bizitzako amets bi euskeraren munduan murgiltzea eta euskera zabaltzea diralako.
Idaztea oso gustuko dot eta baita irakurtzea ere (poesia batez ere). Beraz, ikusi daikezuenez, literaturzale sutsua naz. Kirola, teknologia barriak eta musika ere asko gustuko dodaz.
Blogean aurkituko dozuena batez ere neure burutazioak izango dira, momentu batean burura etortzen jatan hori. Ez al dozue inoiz sentitu barruko sentimendu horreek atara behar dozuezala? Nik bai eta hamen daukazuez, bihotzez, zeuentzat: murgildu zaiteze neure Ostertzan...