Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/22 16:03:38.647 GMT+2

Jaiak

Urtarrilaren 5ean mendi aldetik Errege Kabalgata ikusgarria etortzen zaigu auzora, bertan dauden haurrei gozoki
poltsatxo bana eman eta bertan egin dugun jaiotza bizidunean dauden San Jose eta Mariari eskeintza egitera.




 
Maiatz inguruan (Garizumaren arabera) Igokunde eguna ospatzen dugu. Bertako elkartean afaria eta erromeria
egiten ditugu eta kantu bat ere badugu: "Asentzio eguna da ta Elosura guazen...."

 
Bergarako Pazkoetatik 15 egunera Otaba jaiak ospatzen ditugu eta 3 eguneko jaiak izaten dira.


 
Urriaren 12an ganadu azoka ospatzen dugu eta izugarrizko jendetza hurbiltzen zaigu bertara. Baserriko produktuak,
artisautza, ganadua eta saltzaile ibiltari piloa inguratzen da. Bertsolariak eta trikitrilariak egoten dira egun guztian
zehar giroa alaitzen eta Bergara eta Azkoititik autobusa ibiltzen da egun guztian bueltaka.

 
Abenduaren 24ean Gabon eskean irtetzen dugu eta 18:00ak aldera Olentzero etortzen zaigu astoan opariak hartu, eta
lanean hasi dela esatera.

Nork: Ixaun.2007/04/22 16:03:38.647 GMT+2
Etiketak: jaiak fiestas | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak