Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/01 13:30:03.050 GMT+2

Jatetxea

Eskaintza zabala duzue Ixaun Jatetxean: eguneko menua, plater konbinatuak, karta, ogitartekoak eta eramateko jatekoa ere eska dezakezue. Sagardotegia ere badugu sagardo garaian Txotx-eko sagardoarekin.





Bertako berezitasunak: txuletak, bertako baserriko oilaskoa eta arkumea burruntzian ditugu (arkumea enkarguz).
Barazkiak ere bertako baratzetik jasotakoak ditugu.
Postreak etxean egiten ditugu.





Jatetxea 3 jangela eta tabernan banatuta dugu. Tabernan 30 lagunentzako lekua dugu, jangela bat 30 lagunentzakoa, beste txoko goxo bat 12 lagunentzakoa eta, lehen aipatu bezala, 60 lagunentzako Sagardotegi-jangela.




Udan Terraza eder bat ere badugu 80 bat lagunentzat.
Bataioak, Jaunartzeak eta despedidak ere ematen ditugu.
Apiriletik, urri amaierara arte astearte eta asteazkenetan edukitzen dugu itxita eta azarotik martxoaren amaiera arte astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan egoten da itxita.

Nork: Ixaun.2007/06/01 13:30:03.050 GMT+2
Etiketak: jatetxea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak