2007/06/01 13:30:03.050 GMT+2
Eskaintza zabala duzue Ixaun Jatetxean: eguneko menua, plater konbinatuak, karta, ogitartekoak eta eramateko jatekoa ere eska dezakezue. Sagardotegia ere badugu sagardo garaian Txotx-eko sagardoarekin.

Bertako berezitasunak: txuletak, bertako baserriko oilaskoa eta arkumea burruntzian ditugu (arkumea enkarguz).
Barazkiak ere bertako baratzetik jasotakoak ditugu.
Postreak etxean egiten ditugu.

Jatetxea 3 jangela eta tabernan banatuta dugu. Tabernan 30 lagunentzako lekua dugu, jangela bat 30 lagunentzakoa, beste txoko goxo bat 12 lagunentzakoa eta, lehen aipatu bezala, 60 lagunentzako Sagardotegi-jangela.


Udan Terraza eder bat ere badugu 80 bat lagunentzat.
Bataioak, Jaunartzeak eta despedidak ere ematen ditugu.
Apiriletik, urri amaierara arte astearte eta asteazkenetan edukitzen dugu itxita eta azarotik martxoaren amaiera arte astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan egoten da itxita.
Nork: Ixaun.2007/06/01 13:30:03.050 GMT+2
Etiketak:
jatetxea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/29 17:41:47.810 GMT+2
Orain dela 65 urte gure aiton-amonek ireki zuten jatetxea. Urte batzuk pasa ondoren, bertako gazte batzuei alokatu zieten elkartea egiteko eta 6 bat urte geroago, beste gizon batek berriro jatetxea martxan jarri zuen. Handik hiru bat urtera gure gurasoek hartu zuten eta 20 urte pasa ondoren 2 ahizpak erosi, berritu eta Amaia Erretegia zena, Ixaun Jatetxean bihurtu genuen.
Beraz famili giroko Jatetxea dugu berau.
Nork: Ixaun.2007/04/29 17:41:47.810 GMT+2
Etiketak:
taberna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/28 12:15:53.307 GMT+2
Elosu auzoa Deba eta Urola bailaren artean dago kokatuta. Azkoiti eta Bergara artean, hain zuzen ere.
Ekialdean, garai baten gaztelu mitiko bat agertzen zen, Iparraldean Izarraitz mendia, Hegoaldean Irimo gurutzea eta
atzealdean, lausotuta, Aralarko tontor nagusia, Txindoki mendia, agertzen zaigu.
ixaun tagged map by user - Tagzania
Nork: Ixaun.2007/04/28 12:15:53.307 GMT+2
Etiketak:
kokapena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/27 12:48:09.735 GMT+2
Gaur egun 32 baserri eta 8 etxek osatzen dute auzoa.
39 biztanle ditu eta horietatik 10 haurrak dira.
Bertako biztanle gehientsuenak kalean egiten dute lan baina badira 3 baserri abeltzaintzatik bizi direnak.
Nahiz eta baserri asko hutsik egon, asteburuetan gehienak bete egiten dira. Garai baten bertan bizi zirenek
joera handia dute familiarekin baserrira etortzeko. Bertako giroa oso jatorra da. Oso jende alaia eta irekia dela esan liteke. Auzo-afari eta erromeria ugari antolatzen dituzte bertan dagoen Elur-Txiki elkartekoek eta jendearen erantzuna oso ona izaten da. Parrandazale ugari hurbiltzen da bertara.
Nork: Ixaun.2007/04/27 12:48:09.735 GMT+2
Etiketak:
rural
giroa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/26 15:24:26.935 GMT+2
Iriaun oinetxea dugu Elosuko lehen eraikina. Antza denez, Nafarroako Erregeak eraikiarazi zuen XI. mendean.
Eraikina zabala da, lau isurialdeko teilatua du eta armarria etxaurrean.
Nork: Ixaun.2007/04/26 15:24:26.935 GMT+2
Etiketak:
historia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/24 15:42:55.300 GMT+2

Mendi irteera ugari ditugu Elosutik.
Irukurutzetara, Irimora, Trikuharria ibilbidea....
Umeekin etortzeko toki egokia da jatetxeak aurrean frontoia baitu.
Nork: Ixaun.2007/04/24 15:42:55.300 GMT+2
Etiketak:
inguruak
entorno
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/22 16:03:38.647 GMT+2
Urtarrilaren 5ean mendi aldetik
Errege Kabalgata ikusgarria etortzen zaigu auzora, bertan dauden haurrei gozoki
poltsatxo bana eman eta bertan egin dugun jaiotza bizidunean dauden San Jose eta Mariari eskeintza egitera.
Maiatz inguruan (Garizumaren arabera)
Igokunde eguna ospatzen dugu. Bertako elkartean afaria eta erromeria
egiten ditugu eta kantu bat ere badugu: "Asentzio eguna da ta Elosura guazen...."
Bergarako
Pazkoetatik 15 egunera Otaba jaiak ospatzen ditugu eta 3 eguneko jaiak izaten dira.
Urriaren 12an
ganadu azoka ospatzen dugu eta izugarrizko jendetza hurbiltzen zaigu bertara. Baserriko produktuak,
artisautza, ganadua eta saltzaile ibiltari piloa inguratzen da. Bertsolariak eta trikitrilariak egoten dira egun guztian
zehar giroa alaitzen eta Bergara eta Azkoititik autobusa ibiltzen da egun guztian bueltaka.
Abenduaren 24ean
Gabon eskean irtetzen dugu eta 18:00ak aldera
Olentzero etortzen zaigu astoan opariak hartu, eta
lanean hasi dela esatera.
Nork: Ixaun.2007/04/22 16:03:38.647 GMT+2
Etiketak:
jaiak
fiestas
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/21 16:55:18.142 GMT+2
solomoa, arrautza, 2 kroketa eta patatak
solomoa, patatak
xerra, arrautza, 2 kroketa piparrak eta patatak
xerra eta patatak
eskalope, arrautza 2 kroketa piparra eta patatak
eskalope eta patatak
oilasko paparra, arrautza, 2 kroketa piparrak eta patatak
oilasko paparra eta patatak
urdaiazpikoa, 2 arrautza, txorixoa eta patatak
hirugiarrea, 2 arrautza, txorixoa eta patatak
urdaiazpikoa, 2 arrautza eta patatak
txorixoa, 2 arrautza eta patatak
hirugiarrea, 2 arrautza eta patatak
ganba eta berakatz freskoen nahasia
Nork: Ixaun.2007/04/21 16:55:18.142 GMT+2
Etiketak:
plater_konbinatuak
platos_combinados
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/20 17:14:37.209 GMT+2
Sarrerakoak Urdaiazpikoa

Jabugoko urdeiazpikoa
Solomo Iberikoa
Baserriko Lukainka
Zainzuriak

Otarrainxkak

Fritoak

Krepak

Onddo nahasia
Ganba eta baratxuri freskoen nahasia
Etxeko entsalada (letxuga, tomatea, soja, artoa eta azenarioa)
Entsalada (letxuga, tomatea eta kipula)
Entsalada mistoa (letxuga, tomatea, atuna, zainzuria eta arrautza)

Pikillo pipar eta antxoilen entsalada
Fideo zopa
Babarrunak
Paella
Arrainak Bakailaoa tomatearekin

Bakailaoa saltsa berdean
Bakailao frijitua piperrekin
Legatza saltsa berdean
Legatza plantxan
Legatza arrautzaztatua
Txibiak tintan
Haragiak Txahal-txuleta
Idi-txuleta

Txahal-azpizuna plantxan
Saiheskia
Xerra
Xerra ogi arrailetan pasatuta
Txahal-masailak saltsan
Solomoa
Baserriko Oilaskoa
Oilasko paparra ogi arrailetan pasatuta
Arkume txuletak

Postreak Gourmet whisky
Limoizko sorbetea
Princesa Nata
Gazta
Fruta
Flana

Etxeko kopa
Gaztai tarta

Sagar tarta

Alkañiz
Xanpain sorbetea
Banana split
Bodega Ardo onduakViña Alkorta
Cune
Luis Cañas
Marques de Vitoria
Rioja Bordon
Viña Salceda
Marques de Caceres
Viña Alberdi
Campillo
Erreserba ardoak Viña Albina
Marques de Murrieta
Viña Arana
Marques de Riscal
Campillo
Ardanza
Muga
Torremuga
Baron de Chirel
Ardo Gorriak Txinpartadunak Cresta Rosa
Matheus
Ardo zuriak Monopole
Ribeiro " Campante"
Sagardoa Bereziartua
Txakoli Ameztoi
Kaba Codorniu
Nork: Ixaun.2007/04/20 17:14:37.209 GMT+2
Etiketak:
karta
carta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak