

Zer jan goizeko lehen saio hasi aurretik
Normalean ariketa fisikoa hasi baino bi ordu lehenago jatea komeni da. Hala elikagaiak hobeto digerituko ditugu. Izan ere, elikagaiak ondo ez baditugu digeritzen odolake z du ondao zirkulazten gure urdail eta sabelean eta ondorioz , mareoak sortu daitezke. Egoera honek goragalea eta oka sortzen du.
Baina bi ordu lehenago jaiki nahi ez badugu, egokiena elikagai hoberenak aukeratzea da. Karbohidratodun produktuak kontsumitzea da auekra egokiena. Izan ere koipea eta proteinak digeritzea nekezagoa egiten zaio gure gorputzari. Beraz, aukera onena zukuak, zerealak, frutak edota yogurtak dira. Edari energetikoak ere ondo datoz ariketa fisikoa egin aurretik edota ondoren.
Kafeinak badu eragina ariketa fisikoa egitean?
Orain arte kafeina debekatuta zuen Nazioarteko Olinpiada Batzordeak errendimendu fisikoa handitzen zuela uste baitzen. Egun azterketa ezberdinak egin ondoren teoria hau zalantzan jarri dute. Hala ere, guztiz egiaztatuta dago kafeinak zuzenean eragiten eta estimulatzen dituela prosezu mentala eta kognitiboa. Gainera, kontzentrazio eta arreta gaitasuna handitzen dituela frogatu dute. Orain askok kafeina kontsumitzen dute entrenatzen hasi aurretik buruko nekea ekiditeko.
Karbohidratoekin nahastuz gero, abiadura handiagoa lortu daikeen teoriak ere geroz eta pisu handiago dauka egun. Gainera, ariketa fisikoa egin ostean errekuperazioan laguntzeko ere balio du. Kafeina produktu egokia bilakatu da egunero ariketa fisikoa egiten dutenentzat.
Idatzi artikulu bat