Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/19 11:24:09.579 GMT+2

Sozialisten mozioak aurrera egin ez izanak aztergai albistegian

Gaurko goiburuak

- Sozialistek aurkeztu duten zentsura mozioak ez du aurrera egingo Arrasaten. Gaur betetzen da sozialistek Arrasateko gainerako alderdi politikoei zentsura mozioaren gainean erantzuna emateko finkatutako 10 eguneko epea, eta sozialistek ez dute lortu mozio hori aurkezteko beharrezkoa duten gehiengoa, bestela esanda, beharrezkoak dituen 11 botoak.

-    Arrasateko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Zerbitzuak "Enpresen Laguntzen Programa" ren 2008ko deialdia kaleratu du dagoeneko. Enpresa txikiei zuzendutako deialdia da, 15 langile baino gutxiago duten enpresei. Udalak laguntzak emango dizkie lanpostu egonkorrak sortzen badituzte.   

-    Heldu da Microsoft Arrasatera; atzo sinatu zuten hitzarmena Gipuzkoako Diputazioak, Garaia Berrikuntza Guneak, Mondragon Taldeak, eta jakina, Microsfot berak. Garaian izango du kokagunea.

-    Arrasateko haur eta lehen hezkuntzako umeei pergamino berezi bat banatuko diete, Pedro Biteri Aranak eta hark sortutako irakasleen irudia omentzeko. Arrasateko filantropoa hil zeneko 100. urteurrenean Biterik Arrasaten eta Gipuzkoan hezkuntzaren alde egindako ekarpena gogora ekartzea da helburua, besteak beste.

- Abiadura Handiko Trenarekin lotutako desjabetze aktak sinatzeko bigarren ahalegina egin zuten atzo Gasteizen, baina bigarrenean ere ez dute aktarik sinatu, Aramaioko alkateak ez dituelako akta horiek sinatu.



Nork: jberezibar.2008/06/19 11:24:09.579 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak