Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/25 17:58:33.854 GMT+2

Irratia ere jaietan zurekin! Egunero saio berezia: 10:30 - 12:30

Sanjuanetan inoiz baino gehiago kalean izango dira gure mikrofonoa eta seinalea. Sartu festa giroan eta sintonizatu 107.7a.

Nork: jberezibar.2009/06/25 17:58:33.854 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/23 12:47:52.682 GMT+2

Arrasateko Udalak Eduardo Puelles polizia nazionalaren kontrako atentatua eta AHTko obretan lanean diharduen langile baten kontrako erasoa gaitzetsi du





-Arrasateko Udalak Eduardo Puelles polizia nazionalaren kontrako atentatua gaitzetsi du. Baita ere AHTko obretan lanean diharduen langile baten kontrako erasoa. Bozeramaileen Batzordea egin zuten atzo eta hantxe onartu zuten gaitzespen adierazpena.

-Eroskiko bazkideek onartu dute krisiari aurre egiteko, momentuz dibidendurik ez dutela kobratuko. Diru hori, kapitaliziorako erabiliko dute, hau da, Eroskik dituen baliabideak indartzeko.

-Enpresekin hartu-eman sendoagoa izango du Ikerlanek. Krisi ekonomikotik irteteko gako moduan bide hori ikusten dute. Horrela, 2009-2012 Plan Estrategikoaren oinarria da enpresekiko kolaborazioa.

-2009ko Biblioporrak gida eskuragarri dago Arrasateko eta ibarreko udal liburutegietan. Haur, gazte eta helduendako gomendioak batu dituzte. Guztira, 80 libururen gaineko gomendioak ageri dira.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/23 12:47:52.682 GMT+2
Etiketak: 20090623albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/22 13:03:53.088 GMT+2

Indarrean segituko du, momentuz, Arrasateko Udalean Talde Mistoa sortzeko erabakiak




-Epaileak ez du onartu Talde Mistoa desegiteko Estatuko Abokatuaren eskaera. Hori horrela, epailearen behin betiko sententzia iritsi arte, behintzat, indarrean segituko du Arrasateko Udalean Talde Mistoa sortzeko erabakiak.

-Pello Urizar zinegotzi arrasatearrak hartu du Eusko Alkartasunako idazkari nagusi kargua. Ilusioa eta subiranotasunaren alde lan egiteko asmoa erakutsi zituen. Baita ere nabarmendu zuen indarkeria ez dela Euskal Herriaren alde egiteko bidea.

-Europako hauteskundeetan Espainiako Estatuan Iniziatiba Internazionalistaren botoekin atzemandako irregulartasunak argitzeko sinadurak batzen hasi dira.

-Egubakoitzean hartu zituzten oporrak herriko neska-mutikoek. Irailera arte agurtu dute ikasturtea, eta Arrasate Herri Eskolak zein Arizmendi Ikastolak berritasunak iragarri dituzte ikasturte berrirako.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/22 13:03:53.088 GMT+2
Etiketak: 20090622albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/19 11:37:25.425 GMT+2

Atzo banatu zituzten La Caixaren gizarte ekintzaren sustapenez Zerrajera inguruan eraikitako alokairu eskuragarriko etxebizitzen giltzak





-Atzo banatu zituzten La Caixaren gizarte ekintzaren sustapenez Zerrajera inguruan eraikitako alokairu eskuragarriko etxebizitzen giltzak. Erabiltzaile berriek gustura hartu zituzten, bestea beste, Ino Galparsoro alkatearen eskutik giltza horiek.

-35.000 eurotik gora irabazten dutenek ere eskatu ahalko dituzte babes ofizialeko etxeak. Agintarien esanetan, soldata handiagoak dituztenei zozketetan parte-hartzeko aukera emanda, eskaintza gizarte maila gehiagori zabaldu ahalko zaie.

-Bihar Arrasateko baserritarren azoka egingo dute Seber Altuben, 14:00ak bitartean. Bertako produktuak salgai izango dira eta gainera, saltzaileek poltsa birziklagarriak banatuko dituzte erosleen artean.

-Euskadiko Garapenerako 78 gobernuz kanpoko erakundek urteroko batzar orokorra egingo dute Arrasaten. Besteak beste, krisi humanitarioetan zela jokatu eta nazioarteko laguntza aztergai izango dituzte.

-300 bat dantzari gazteren topagune bilakatuko da Arrasate domekan, Haur Dantzari Egunean. Goizean kalejiretan egingo dituzte dantza saioak; arratsaldean, berriz, ekitaldi nagusia egingo dute eta besteak beste, dantza bereziak egingo dituzte gure ibarretik kanpoko hainbat taldek.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/19 11:37:25.425 GMT+2
Etiketak: 20090619albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/18 12:05:40.255 GMT+2

Arrasaten AHTn lanean diharduen behargin bati egindako erasoa gaitzetsi egin dute hainbat alderdi politikok eta erakundek





-Arrasaten AHTn lanean diharduen behargin bati egindako erasoa gaitzetsi egin dute hainbat alderdi politikok eta erakundek. Besteak beste, Rafaela Romerok, Batzar Nagusietako presidenteak Ino Galparsorori zuzenean eskatu dio erasoa gaitzetsi dezan.

-Iturbide Egoitzako azpikontratatuko langileek Arrasateko Udalari eskatu diote martxoan egindako eskaintza aplika dezala. Eta besteak beste, salatu dute teorian nagusien egoitzen kudeaketa Diputazioaren esku utzi duten arren, praktikan, Udalek kudeatzen dituztela. Horrexegatik eskatu diote Arrasateko Udalari konponbidea.

-Udan ere jardunaldi gastronomikoak izango ditugu gure ibarrean. Bestela esanda, ibarreko jatetxeek menu bereziak eskainiko dituzte, bertako produktuekin. Horrez gainera, ekainaren 26an jai berezia egingo dute Arrasten.

-Juan Manuel Ruiz arrasatearra da infantil mailako Euskadiko xake Txapelduna. Arrasate-San Andres Xake Elkarteko jokalariak sei partida jokatu zituen, eta seiak irabazi.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/18 12:05:40.255 GMT+2
Etiketak: 20090618albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/17 12:10:12.348 GMT+2

Arrasateko Udalak, Gueñes-Itsaso goi tentsioko linea elektrikoaren kontrako sei alegazio aurkeztuko ditu





-Arrasateko Udalak, Gueñes-Itsaso goi tentsioko linea elektrikoaren kontrako sei alegazio aurkeztuko ditu. Ibarreko  udalek orain dela gutxi jaso zuten linea horren gaineko hasierako dokumentazioaren arabera, Red Electrica enpresak goi tentsiorako linea pasatzeko proposatzen duen aukera bat, Arrasatetik pasatzea da.

-Auto bati kalteak eragin dizkiote, Zarugalde kalean; AHTren lanak egiten diharduen enpresa bateko langilea da, autoaren jabea.

-Datozen urteetan, enpresa munduarekin harremanak sendotzea da Ikerlanek gaur duen batzar orokorrean aurkeztuko duen plan estrategikoaren helburuetariko bat. Helburu horrekin, Ikerlanek, lehiakortasuna areagotu nahi du krisi egoera honi aurre egin eta indartuta ateratzeko.

-Erasmus programaren barruan, Irailean Europatik Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatera, etorriko diren 15 ikasleentzako familiak behar dira. Lau hilabetetan, irailetik abendura bitartean, etxean aipatutako Erasmus programako ikasleak izango dituzten familiek, trukean, hileko 300-350 euro artean jasoko dituzte.

-Arrasateko Margo taldeak eguena bitartean, taldeko artisten lanak ditu erakusgai Kulturateko klaustroetan. Horrez gain, zapaturako, “5.Herensugea” pintura lehiaketa antolatu du.

-Arrasateko Udaleko Kultura sailak, datozen hilabeteetarako asmo berriak ditu: Udazabal programak udan, kalean kultura eskaintza zabalduko du; eta irailerako, berriz, Kulturaten kontzertu akustikoak prestatzen dabil.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/17 12:10:12.348 GMT+2
Etiketak: 20090617albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/16 12:33:39.368 GMT+2

868.870 euro banatuko ditu Udalak herriko elkarteen artean; elkarte guztiek, epe berean aurkeztu beharko dituzte laguntza eskaerak



-Atzoko Tokiko Gobernu Batzarrean onespena eman zioten aurtengo dirulaguntza deialdiari. Eta iaz egin zuten moduan, aurten ere, deialdi bateratua egingo dute. Horrek esan gura du, elkarte guztiek epe berean aurkeztu beharko dituztela laguntza eskaerak. 868.870 euro banatuko ditu Udalak herriko elkarteen artean.

-Gaur barik, bihar zabalduko dute Garagartzako ortuen zozketan parte hartzeko izena emateko epea. Hala jakinarazi dute Biztanleen Arreta Zerbitzutik. Gero, hilabete inguru emango dute gura duten herritarrek izena eman dezaten.

-Datorren ikasturterako kirol eskaintza herritarren beharren arabera prestatu guran, galdetegia egiten dabiltza Musakolako kiroldegian. Uztailaren erdialde ingurura arte harrera mahaian ipini duten kutxan sar daitezke proposamenak.

-Gaur eta bihar, 17:00etatik 20:00ak bitartean ume zein helduek elkarrekin ibiltzeko txokoak prestatu dituzte Seber Altuben. Helburua da uda gerturatzen dela aprobetxatuz, “kalera irten eta adin tarte ezberdinei lagunartean euskaraz jarduteko baliabide ezberdinak eskaintzea”.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/16 12:33:39.368 GMT+2
Etiketak: 20090616albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/15 11:49:24.360 GMT+2

Arrasateko Udalak 13 lanpostu sortzeko 117.000 euro jasoko ditu Gipuzkoako Foru Aldunditik





-Udal zerbitzuetan 39 lanpostu sortzeko dirulaguntza emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Arrasateri dagokionez, 13 lanpostu sortzeko 117.000 euro jasoko ditu Arrasateko Udalak. Halako dirulaguntza baten onuradun izateko Gipuzkoako Enplegu Zerbitzu Publikoan langabe moduan izena emanda egon behar da.

-Krisi ekonomikoaren eragin zuzena izaten ari da Arrasateko familia, zerbitzu eta oro har, Udalaren funtzionamenduan. Besteak beste, laguntza eskaerak "bikoiztu" egin dira. Gainera, Gizarte Ongizate Saileko diru partida agortzear dago.

-Arrasateko Udalak 2009rako ezarri duen dirulaguntzen programa aztergai izango dute gaur arratsaldean udal agintariek. Hain justu ere, dirulaguntzen deialdi irekia egitea aztertuko dute gaur arratsaldeko batzarrean.

-41 eta 49 urteko bi emakume atxilotu zituzten joan den aste akaberan hiru lapurreta egin izanaren akusaziopean. Gesalibar auzoko eta besteak beste, Mazmela auzoko baserri banatan lapurreta egitea da bi emakume horien kontrako akusazioa.

-700 lagunetik gora batu ziren atzo Arrasaten AHTri ezez esateko. Azpimarratu zuten lanak hasi berri direla eta oraindik Abiadura Handiko Trena gelditu egin daitekeela.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/15 11:49:24.360 GMT+2
Etiketak: 20090615albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/12 12:10:32.424 GMT+2

Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekitaldiak izango dira asteburuan Arrasaten




-Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekitaldiak izango dira asteburuan Arrasaten. Bihar mendi martxa egingo dute eta domekan, berriz, manifestazioa. Aldarrikatu gura dutena da Arrasateko lanak gera ditzatela.

-Gipuzkoa Aurrera taldeak Debagoienean tranbia ipintzea bultzatuko du. Gure ibarrean pertsonen eta merkantzien joan-etorria indartzeko tranbiaren beharra dagoela diote.

-Bihar zabalduko dute Arrasateko kanpoko igerilekua; irailaren 13ra arte izango da zabalik. Eta ordutegia da 10:00etatik 20:30ak arte. Bestalde, domekan ate irekien jardunaldia egingo dute kirol eskaintzaren berri emateko.

-Bihar bukatuko da Arantzazun antolatutako Afrikako III. Astea. Mahai-ingurua egingo dute, 11:30ean, Mbuyi Kabunda irakasleak eta Jonan Fernandez Baketik zentroko ordezkariak. Gero, herri bazkaria egingo dute.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/12 12:10:32.424 GMT+2
Etiketak: 20090612albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/11 12:41:00.951 GMT+2

Hauteskundeetako emaitzen auzia dela-eta, Arrasateko emaitzei dagokionez, ez da aldaketarik izango





-Hauteskundeetako emaitzak direla-eta, Arrasateko kasuan, behintzat, guztia argi geratu da. Eta hauteskundeen emaitzetan ez da aldaketarik izango. Izan ere, Arrasateko datuak egon, ondo daude.

-Arrasateko Sahararen aldeko NUBI eta Aretxabaletako Iesbaa elkarteek laguntza eskatu dute, Oporrak Bakean izeneko proiekturako. Uztailaren 10ean helduko dira Euskadira Saharako kanpalekuetan bizi diren neska-mutikoak; eta hilabete falta denean 25.000 euroko defizitarekin daudela kontatu dute.

-25. urteurrenean murgilduta, oraingo domekan egingo dute AEDren urteurrena agurtzeko ekitaldia. Denok Elkarrekin izenburua ipini diote jaiari.

-Badihardugu euskara elkarteak bultzatutako Ahotsak.com webgunean, besteak beste, Arrasateko euskalkia ezagutarazteko eta garai bateko Arrasateko bizimoduaz jarduten duten grabaketak daude edonorentzako erabilgarri.

Nork: aaranburuzabala.2009/06/11 12:41:00.951 GMT+2
Etiketak: 20090611albistegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak