Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/04 10:04:09.721 GMT+2

Zintzotasuna

Hainbat eta laisterren (eta berandu nabil!) esatea hobe. Hala egin
ezean, alkate izendatzen dutenean, bestelako asmo batek eragindako
lerroak direla hauek, esango du-eta baten batek. 
Hara ba: irakurri nuenean, Marian Beitialarrangoitia, Euskadi Irratiko
Faktoria saioa egiten duena, udal hauteskundeetara aurkezten zela eta
kanpainak irauten zuen bitartean, utzi egingo ziola irratian aritzeari,
deigarria egin zitzaidan.

Jakina zen saio horretan hauteskundeei buruz  hitzegingo zela. Eta
ordurako zabaldua zen Marian delako hau ere hautagai zela Hernaniko
udalerako (nik oduan, ez nekien zein alderdiren zerrendan, zinez!),
baina hortik, gauza biak batera ezinak kontsideratzea eta bere lana
behar bezala ezin zuenik bete asko esatea zatekeen.
Baina, akaso hor dago gakoa, badira hemengo irrati-telebistagintza
publikoan aritzen diren beste profesional batzuk hauteskundeetara
aurkeztu izan direnak eta ez dut oraino entzun kanpainak zirauen
bitartean "lehen planotik" izkutatu izan direnik. Marian bai.

Faktoriak galdu du arrunt bilakatu zitzaigun ahotsa eta lan modua.

Hauteskundeak izan eta gero jakin izan dut Hernaniko alkate izendatuko
dutela, Beitialarrangoitia anderea, botuz ondo hornitua. Bejondaiela.
Genero onekoa dela erakutsia du, dagoeneko. 

Nork: edorta.2007/06/04 10:04:09.721 GMT+2
Etiketak: beitialarrangoitia irratia eitb marian euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak