Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/27 12:54:16.273 GMT+1

Zaborra

Lurreko telebistaren digitalizazioaren eskutik ugaritu diren kanalen 
artean Intereconomía izan daiteke nortasuna  garbien duena. 
Sintonizatzaile automatikoak lehen zenbakietan kokatu didanez, 
bestelakorik topatu bitartean,  bere “geltokitik” pasa beharra izaten 
dut. Gauez, hain zuzen ere, “Los clones”  izeneko saio bat daukate.  
“El intermedion” edo, beste modu batera “El hormigueron”, gertatzen 
den modura, aktualitatea hartzen dute eta ikuspegi ironikotik  
jorratu. Baina honetan, aitortzen dizuet ez didatela behin ere 
irriparrerik   sortarazi. Pablo Motosek aurkezten duen saioan, 
belaunaldien arteko etena  dela-eta ez  ez zait asko gustatzen 
erabiltzen dituzten umorea, jokoak eta erreferentziak. Eta niri 
bezala,  35 urtetik gorako askori (audimetroak dixit). Wymomingen 
kasua bestelakoa da eta urtean pilatzen dutenen geralekua  izaten da. 
Ez   dakit nolako audientzia izango duen “Los clones” delakoak, baina  
garbi dagoena da  programa formatu berbera hartu duela  beste biekin 
lehian aritzeko. Edukia beste kontu bat da.

Nork: edorta.2009/11/27 12:54:16.273 GMT+1
Etiketak: el intermedio wyoming hormiguero los telebista clones intereconomia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak