Pare bat
aldiz entzun dut Obamak hauteskunde gauean bota zuen speecha. Egia da oso ondo eraikitako diskurtsoa dela. A
good example hainbat gauzetarako.
Hizlari ona
da, no doubt about it!
Bereziki
aproposa iruditu zait 106 urteko emakume beltzaren bizitzan gertatu izan
direnen errepasua egitea. Ez du
konparazio punturik Raxoik telebista-debateetan erabili zuen neskatilarenaz.
Eta, hitz eta esaldien
erabileraz gain, aipagarria very iruditu zait geldialdiak eta isiluneak
tartekatzearena. Rythm. Eta, on top of all, nola tartekatzen zituen “yes, weekend”
esaldia, hain famatua gertatu izan dena
kanpaina luze eta neketsu honetan.
Normala da Obama ere
kanpaina amaitu zedin dreaming about egotea!! 21 hilabetez luzatu omen da White
Housera iristeko lasterketa. Eta bera da the winner.
Ba, bai, nik uste dut
irabazia duela weekend on bat. Deskantsu eder bat.
Guk ere, irabazia dugun
bezala, denboraldi baterako, Finis (Phoenix ahozkatu) eta Xikagou ez entzun
behar izatea.
Eta, hara joan diren
bidali bereziek (EITBkoez ari naiz; horiek inporta zaizkit gehien) ere hartu
dezatela asteburua libre. Beraiek ere ondo merezia dute weekend eder bat. Ia informatiboki
sufritu izan duten Estokolmo sindrometik
askatzen diren apurtxo bat.
Best wishes
Erantzunak
I think your blog is very interesgarria but to be honest when I saw it I thought 11TBren weba zela... but nope!!
So, keep up the good work mate.
G´day!!
Nork: Adolfo.2008/11/30 23:20:32.749 GMT+1
Aipatu duzun artikulu hartan, gainera, medioek sufritu izan duten Obamafilia neurri gabea aipatu nahi nuen. Nire bihotzeko Maite Artolak berak ere ia mistikotasunean erori zen behin baino gehiagotan.
Nork: Grazia kontua.2008/12/01 10:12:56.224 GMT+1