Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/29 16:46:18.712 GMT+2

Xede-taldea

Programa batek izenburua, edukia eta aurrekontua bezain definitua izaten du nori zuzendua den. Populazio osotik zeintzuk erakarri nahi dituen. Hala ere, badira telebista saio batzuk zaharrak eta gazteak, gizonak eta emakumeak eta ikus-entzule arruntak eta sofistikatuak erakartzen dituztenak. Horiek, “programa pelagikoak” deitzen dituzte, telebistaren aurrean egon daitezkeen guztiak bereganatzeko gauza direlako. Horietariko bat da “Camera cafe”. Baina baita ere Simpsondarrena, hainbat kirol erretransmisio eta, duela oso gutxia arte,  prentsa-arrosari buruzkoak.

Azken hauen erakargarritasun mailak behera egin du eta telebista kanal askotan ordezkoen bila ari dira buru-belarri. Lan zaila dute, azken hamarkada honetan ikur-untziak izan direnak ordezkatzea. Zela beteko dituzte orain horrenbeste emisio-ordu? Nola mantendu hain produkzio-kostu bajuak halako audientzia-kuota erraldoiak mantenduz?

Arrantzarako sarean zuloak josten ari dira programatzaileak, oporretara joan aurretik.

Nork: edorta.2007/06/29 16:46:18.712 GMT+2
Etiketak: telebista camera cafe simpson | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ba ni poztu egin naiz era horretako programak kentzeko erabakiarekin, ia behingoz telebista beste ordu arraro horietan ere ikusteko aukera izaten dugun, ze, gaur egun, telesail-adiktua izateaz gainera, 22:00ak aurretik telebistan ezer gustukoa topatzea zail samarra izaten da (jakina, beti geratzen dira La2eko dokumentala!).

Nork: Desplazatua.2007/07/03 17:35:13.059 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/marijo

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak