Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/23 12:38:42.728 GMT+1

Txikitako idoloak

Iribar atezaina izandakoa ikusi nuen, Ordu Txikitan saioan.

Atsegina koipetsua izan barik.

Gauzak kontatuz baina berriketan esangurak zainduz.

 

Idolo bat da, eta izan da, Iribar.

 

Ez zait inoiz tele-kirola gustatu izan, eta futbola are eta gutxiago. Akaso nire inguruko batzuei kontra egitearren.

Beraz, niri behintzat, Iribarrekiko miresmena ez zetorkidan futbolzalea nintzelako.

 

Hala ere, oso gogoan dut, irabazi ala galdu, nolako jarrera izaten zuen. Ez zen batere keinu puztu eta neurriz kanpoko jarrera zale. Bere lekuan egoten zekiena/dakiena, luze gorputzez, edukatua moduetan, egoten dakienetakoa. Sendotasun hori oso hemengo da, ezta?. Keinukera melodramatikorik gabea, baina tinkotasun ikaragarria transmititzen duena.

 

Txikitako iruditerian, oso presente daukat bera eta Kortabarriak ikurriƱa atera zutenekoa. Legez kanpokoa zen eta hauek futbol partida batean eskutik heldu eta zelai erdira joan ziren, gehienon gozamenerako. Ni ez  nintzen partida ikusten ari. Esana dut futbolak ez nauela erakartzen. Baina, balentria irudi hura oso esanguratsua  iruditu zitzaidan. Ikurrina de facto legalizatu zuten haiek.

 

ETB1eko Ordu Txikitan programa amaitu zenean, orduko  Iribar lakorik gaur egun ba ote dugun zalantzan gelditu nintzen.

 

Eta, ezetz pentsatu nuen. Politikoen artean ez behintzat. Sistemaren bihurgunetan katramilatuta daude, gehienak.

Nork: edorta.2007/12/23 12:38:42.728 GMT+1
Etiketak: ordu iribar etb1 txikitan futbola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak