Hautagaiak izan gizon ala emakume, zuri ala beltz, demokrata ala errepublikar pelikula baten gidoian bezala ageri zaizkigu. Mitinak, zerutik behera datozen puxika edota koloretako papertxoak, hizlarien keinukera, jendea txaloka eta “we can” famatuak eskaleta, atrezzo eta gidoiko lerroan idatzitakoak dirudite.
Espektakuluaren izenean onargarriak, baina bere horretan hutsalak.
Frantziako eta Espainiako
hauteskundeen inguruan antolatutako lehia mediatikoa ere ikuspegi hotz beraz
hartzen ari naiz, aurtengoan. Tipula efektua sumatzen dut han eta hemen: azaletik
hasi eta barruko geruzak kendu, bata bestearen atzetik, eta mamirik ez duela.
Ikuspegi
hortatik, kamera bati begira antolatutako ekitaldiak, argazkietarako irribarreak,
etxean jasotzen ditugun panfletoak, telebistako eztabaidak, peajeko
elkarrizketak eta abarrak, negarra eta
asperdura bitarteko zerbait eragiten didate, tipulekin bezala.
Idatzi artikulu bat