Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/04 12:11:38.962 GMT+1

Teledenda

Aitortu beharra daukat publizitate arruntetik harantzago dagoen, formato transgenerikoa duen eta hipnosia eragiten didan genero hau oso interesgarria iruditzen zaidala.

Programazio-taulen bazterretan, desorduetan eta beti ere azpi-produktu gisa kontsideratua izaten den arren, miresmena sortzen dit.

Gainera, Teledenda saio bat ikusi eta gero beti zalantza bera  edukitzen dut: nola bizi izan naiz  ordura arte produktu hori barik.

Audiometroa, ohe puzgarria, latak mozteko labanak, baita intxaurretatik zukua ateratzeko gai diren gailu magikoak etxeratu barik nola  izan bada zoriontsu!

Modu berekoa izaten da, politiko batzuen jarduna entzun eta geroko inpresioa. Argumentazio ikaragarri sendoa, hitzen erabilera aproposa eta pertsuasio tekniken jabe izanik esaten dutenak sekulako  eragina du. Hala gertatzen da elkarrizketa, tertulia eta  albistegietan.

Hori bai, Teledendetan bezala, hipnosi egoeratik irten eta programaz aldatzen duzunean ez dituzu batere faltan botatzen ez produktu magikorik ezta orojakileen hitzik ere.


Nork: edorta.2007/03/04 12:11:38.962 GMT+1
Etiketak: teledenda telebista programazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak