Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/06/28 16:04:36.922 GMT+2

Saturrarango hondartza

 

Izarren Argia filmaren aurre-estreinua ikusi nuen lehengo egunean, justu edozein hondartzatik urrutien dagoen hiriburuan. Pelikulak hunkitu ninduen.

 

Mikel  Ruedaren lehen metraje luzekoa oso interesgarria da. Ez bakarrik azaleratzen dituelako gutariko askorentzat erabat ezezagunak ziren gertaerak, baizik eta ondo kontatutako istorioa ere  badelako.

Espainiako gerra zibilaren garaian, Saturrarango hondartzan  zegoen emakumeen kartzelako pasadizuak  plazaratzen ditu pelikulak. Eta trama nagusi horren azpitik  beste asko: ama nagusi mertzedariaren psyco-thrillerra; herriko gazte bat eta  preso dagoen neska baten amodioa; espetxeratuen arteko elkartasuna; borrokaren beharra aldarrikatzen duen kontakizuna…

Ikusteko modukoa.

 

Aurre-estreinua izan zela aipatu dut lehen, ikusle kopuru txiki baten aurrean. Izan  ere, pelikula komertzializatu aurretik ere, hainbat jenderen iritziak jaso nahi dituzte egileek. Han zirenen artean, gogoan ditut, memoria kolektiboaren aldekoak, emakume mugimenduko partaideak, presoekiko elkartasuna bultzatzen dutenak,  zine zaleak…

eta aitortu beharra daukat proiekzioaren osteko zine-foruma oso interesgarria izan zela.

Kilometro asko egongo dira Gasteiztik hondartzara, baina, halako batean, hango denok ginen Saturraranen, bihotzak hunkituta.

Nork: edorta.2010/06/28 16:04:36.922 GMT+2
Etiketak: argia rueda pelikula saturraran zinea izarren mikel | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak