2007/11/26 08:46:29.143 GMT+1
Sacatan sacatum
Lehenago ere irratian entzun izan dudan Asier Arrieta ikusten dut orain
Ordu Txikitan saioak publizitateari eskaintzen dion tartean.
Aberasgarria da iragarkien atze aldean begiratu ahal izateko klabe
batzuk edukitzea. Eta harritzekoa da, baita ere, telebistako spotei
umeek noraino erreparatzen dioten ikustea.
Hegaluze marka batek famatu egin duen singlearen letra ulertezina
behintzat ikasia dute programa horretan ageri diren ume guztiek. Niri
baino gehiago gustatuko ei zaie iragarki horretan ageri direnen aurpegi
serioak, ingurune gris eta inpertsonala eta produktuarekin inongo
loturarik ez duen estetika.
Melodia gainetik kendu ezinean nabilela, beste zerbait etorri zait
burura. Carod-Rovira Jose Luis deitu zuten haien tankerakoek ikasia
izango ote dute "sacatan sacatum tan tan que sumunbe que sumunbe ."
estribilloa? Ala, askotan euskararekin gertatzen den bezala, nerbioak
galdu eta "en español, en español", mentalki bada ere, ohiukatzen hasita
egongo dira honez gero.
Nork: edorta.2007/11/26 08:46:29.143 GMT+1
Etiketak:
iragarkiak
arrieta
telebista
txikitan
ordu
asier
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Patxi.2007/11/26 20:13:38.056 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com