Nola ez konparatu bada
zirku politikoa eta telebista askoren programak! Hori bai, ikusgarria litzateke
Gran Hermano berean Sanz, Ibarretxe, Otegi, Puras, Barreda eta Madrazo ikustea.
Txantxa gutxi, alajaina. Eta, nominazio egunetan, telefonoak sutan.
Baina, akaso politikak ETB1n
hainbeste ikus daitekeen kirolarekin dauka parekotasun gehiago. Bietan,
aurkariak, norgehiagokak, sailkapenak eta kanporaketak egoten dira.
Eguraldiaren berri ematen
duten tele-saioetan ere, borraskak, prezipitazioak eta fronteak ageri dira.
Politikan bezalatsu.
Baina, aitortu beharra
daukat, aspaldion, Cuatrok arrakasta
handiz programatzen duen borroka faltsu, indartsu teatrozale eta jazkera ortera
horien itxura hartzen diodala euskal politikagintzari.
Idatzi artikulu bat