Urritik hona, jostailuen iragarkiek telebista-emanaldien zirrikituak hartzen dituzte. Dakigunez, kontua ez da hor amaituko. Programen arteko, minutu horiek puztu egingo dira segidan txanpañak eta lurrinak saldu asmoz. Konturatu orduko, programak eurak baino tarte zabalagoa beteko dute. Baina, sasoian-sasoiko kontuak dira, eginak gaude horretara.
Aldi berean, ohitu gara gaur egungo telebistan ikuskizuna izatea nagusi. Kosta eta dena egiten zaigu granhermano, erletxea, salsarosa edota tomaterik gabeko telebista nolakoa zen imaginatzea.
Txilindroiaren modura, astiro baina bere azpian hartzen duena betirako lurrean pega-pega eginda lagata, telebistak gure egunerokoa dekoratzen du, normala zer den esanez eta onargarri izan beharko duguna erakutsiz.
Hain indartsua den tresna horrek sekulako lekua dauka, oraindik ere, euskara gure hartu-emanak eta bizitza ikustekoa tankera normalizatzen. Horregatik da garrantzitsua tokiko telebistetan euskarak lehentasuna edukitzea eta kanal handiekiko orekatzaile lana egitea.
Erantzunak
Jostailuen iragarkiak hasi zirenetik, nire umeek egun osoa pasatzen dute kantuan: "zotzak kendu eta behera, tximinoak lurreraaaaaaaa". Sikiera euskaraz kantatzen dute...!
Nork: elena.2006/11/27 10:27:50.978 GMT+1
www.goiena.net/blogak/elena